Pa...Ya

Pa...Ya
Datuak
Motabazkuna eta Konpartsa
Historia
Sorrera1995
webgune ofiziala
Facebook: payakonpartsa Edit the value on Wikidata

Pa...Ya Bilboko konpartsa da. 1989tik Konpartsen Federakundeko kidea da Otxarkoaga auzo bilbotarreko elkarte hau. Arbolantxan dauka lokala. Otxarkoagan dihardu, baina sortu Baionan sortu zen 1989an, Pa..Ya Peñaren barruan (Baionako Patxa taldearekin adiskidetze jai batean sortu zen).[1][2] Urtero Bilboko Aste Nagusian parte hartu izan dutenean txosna Arriaga antzokiaren gunean edukitzen dute.[3] Eta txosnan antolatu dituzte kontzertuak, txapelketak, bazkariak, umeei zuzendutako ekintzak, eta ekimen internazionalistak.[4]

Bestalde, aste nagusiaz gain, Otxarkoagako Justu eguneko jaia berriro antolatzen hasi ziren 1995ean, Arbolantxa auzoko memoria historikoa eta bertako euskararen bitartez bertako izaera berreskuratzeko. Auzo kontzientzia berrartuta, Justu egunean bertako baserrietako familiak biltzen dira.[5]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bilboko Aste Nagusiaren gaineko zortzi datu.

Sariak eta errekonozimenduak

Bilboko Aste nagusiko txupineroak emakumezkoak eta konpartsaren bateko kideak izaten dira beti. 1999an eta 2019an Konpartsa honetako kide izan dira neska txupineroak:

  • 1999: Arantza Garbaio.[6][7] Orduan preso politikoa zenez, txupineraren ekitaldi guztietan kartoizko irudi bat egoten zen bere ordez.[8]
  • 2019: Itsasne Nuñez Viadero.[9][10] [11]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Pa-ya.biz. «Pa-Ya 1989-2010» www.pa-ya.biz (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  2. «Pa...Ya!» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  3. «Pa... Ya! konpartsaren barrunbeak ezagutu ditugu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-20).
  4. «Pa...Ya Konpartsa - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  5. «Abuztuko lehen zapatuan Justugune Arbolantxan - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  6. [http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130823/418923/es/Arantza-Garbayo-reencuentra-txupineras-14-anos-despues «Arantza Garbayo se reencuentra con las txupineras 14 a�os despu�s - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Itsasne Núñez Viadero: “A los babosos y acosadores les diría que se abstengan de venir a Aste Nagusia”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-08-20).
  8. (Gaztelaniaz) «Arantza Garbayo se reencuentra con las txupineras 14 años después» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  9. Bilbao, Ibai Maruri. ««Kargua aprobetxatu nahi dut auzoak aldarrikatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  10. «Bea Server eta Itsasne Nuñez izango dira Bilboko pregoilari eta txupinera» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  11. «BEATRIZ SEVER EGAÑA ETA ITSASNE NUÑEZ VIADERO,2019KO ASTE NAGUSIKO PREGOILARIA ETA TXUPINERA» (PDF) Bilboko Udala- Bilboko jaiak (Noiz kontsultatua: 2019-08-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Bilboko Konpartsen Federakundearen webgunean
  • Pa...Ya konpartsa Twitterren
  • pa-ya.biz/ webgune zaharra.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265419
  • Wd Datuak: Q12265419
  • i
  • e
  • a
Pertsonaiak
Konpartsak
Aktiboak
Aixeberri • Algara • Altxa PorrueAskapeñaBizizaleakEguzkizaleakHau Pittu Hau!HontzakHor dago Abante! • Kaixo • Kaskagorri • Kranba • MekauenMoskotarrak • Pa...Ya • Pinpilinpauxa • Piztiak • SatorrakSinkuartelTintigorri • Trikimailu • Txinbotarrak • Txinparta • Txomin BarulloTxori Barrote • Uribarri • Zaratas
Desagertuak
Arrainak • Irrintzi • Kobeta Mendi • LehoiakMahats-HerriMamikiMunduko JendeakSama Siku
Koordinadoratik at
Elementuak
Badator Mari Jaia (kantua) • Kantari (app) • Gargantua (atrakzioa) • Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma