Mamiki

Mamiki
Sorrera: 1979
Txupinera: Alazne Olabarrieta(1983)
Egoitza: Pelota, 3 (Zazpikaleak)
Leloa: -
Kideak: 100
Koloreak: Morea
Egoera: Ez aktiboak
Webgunea: -

Mamiki Bilboko konpartsarik beteranoetarikoa zen, hauen federakundearen kidea zena eta feminismoaren alde sortutakoa.

Mamiki Emakumeon Konpartsa feministen txosna zen. Jai eredu partehartzaile, inklusiboa, anitza eta berdinzale baten aldekoa. Bere helburua, jaietan, kalea, gaua eta plazak zoriontasun klase berrien sinonimoak izango zirelarik eta sekula ere ez arrisku arrazoia arau patriarkala betetzen ez zutenentzako.

Emakumeen kultura eta sormenari bidea zabalduko zien beraien egitaraua eta musikaren bidez. Antolakuntza eta muntaiaren lanak autogestioan eta emakumeen artean eginez oinarritzen zen. Horrela, babesleku askea eta autonomoa eraikitzea zuten helburu eta ahalduntze kolektibo feministarako iturburua[1].

Desagerpena

Aurrera jarraitzeko "egiturazko arazoak" aipatu zituzten erabakia hartzeko arrazoien artean, errelebo falta kasu. Talde prozesu baten ondotik eta 43 urteren ostean, erabaki zuten 2022an txosnarik ez muntatzea.

Duela urte batzuetatik arrastaka zekartzaten egiturazko arazoak aipatu zituzten erabakia hartzeko arrazoien artean, "jarduera guztia dinamizatzeko eta artatzeko errelebo konprometituaren" falta, besteak beste. "Talde eragilean gutxi gaude, ez dugu denera iristeko indarrik eta ez dago erantzunik guk gure mamiki-unibertsoa deitzen diogunaren aldetik", zioten. Azaldu zutenez, etengabeko ahalegina egin zuten emakumeak Mamikiko konpartsakide izatera animatzeko, baina nahi zuketen arrakastarik gabe. "Konpartsa dinamika proaktiboagoa eraikitzen saiatu gara, eta zikloa duintasunez ixteko azken ahaleginean, 43 urteko bizitzaren ondoren Mamikik merezi duen bezala, azken unera arte hainbat ate jo ditugu nahi genuen emaitza lortu gabe", irakur zitekeen argitara emandako idatzian.

Hala bada, "horretarako hauspo nahikorik" ez zegoela iritzirik, 2023ko Aste Nagusian txosnarik ez muntatzea erabaki zuten. Azpimarratu zuten erabakia talde prozesu baten emaitza zela, eta bazuela azken bileran bildu ziren konpartsakideen bermea. "Bertan, azken bost urteetako prozesua zehatz-mehatz azaldu genuen, eta argi geratu zen ziklo baten amaieraren aurrean gaudela, konpartsaren proiektuari agur esateko atarian"[2].

Ikus, gainera

  • Bilboko Aste Nagusia

Erreferentziak

  1. https://www.bilbokokonpartsak.eus/konpartsak/mamiki
  2. https://www.argia.eus/albistea/mamiki-emakumeon-konpartsak-aurten-ez-du-txosnarik-muntatuko-bilboko-aste-nagusian

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Bilboko Konpartsen Federakundearen webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262931
  • Wd Datuak: Q12262931
  • i
  • e
  • a
Bilboko Aste Nagusia
Pertsonaiak
PregoilariaTxupinera • Mari Jaia
Konpartsak
Aktiboak
Aixeberri • Algara • Altxa Porrue • Askapeña • Bizizaleak • Eguzkizaleak • Hau Pittu Hau! • Hontzak • Hor dago Abante! • Kaixo • Kaskagorri • Kranba • MekauenMoskotarrakPa...Ya • Pinpilinpauxa • Piztiak • SatorrakSinkuartelTintigorri • Trikimailu • Txinbotarrak • Txinparta • Txomin BarulloTxori Barrote • Uribarri • Zaratas
Desagertuak
Arrainak • Irrintzi • Kobeta Mendi • LehoiakMahats-Herri • Mamiki • Munduko JendeakSama Siku
Koordinadoratik at
Elementuak
Badator Mari Jaia (kantua) • Kantari (app) • Gargantua (atrakzioa) • Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma