Kaskagorri

Kaskagorri
Sorrera: 1989
Txupinera: Itxaso Goti (1990)
Egoitza: Barrenkale Barrena, 9 (Zazpikaleak)
Leloa: -
Kideak:, 300
Koloreak: Gorria
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.kaskagorri.org

Kaskagorri konpartsa Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa da, konpartsen federakundearen kide dena. 1989an sortu zen, hiriko gazte mugimenduaren eragile desberdinen arteko komunikazioa hobetzeko. Gauzak honela, gazte mugimenduaren beste elkargune bat bihurtu da.

Mari Jaia eta Naroa Gaintza Kaskagorri konpartsan

Auzo desberdinetako jaietan eta gazte mugimenduak antolaturiko jaietan ere egoten dira, beti euskal kulturaren defentsa ardatz dutelarik. Besteak beste, "Kaskakanpada", "Azken poteoa", "Kaskasagardotegia" eta "Kaskakelarre" izeneko ekimenak antolatzen dituzte.

2010ean, Iñaki Azkunak Bilboko alkateak bi urtetako zigorra ezarri zion 2010eko urtarrilean Kaskagorri eta Txori Barrote) konpartsei: bi urtez Bilboko Aste Nagusitik kanporatu zituen presoen argazkiak erakusteagatik. Urte batzuk beranduago, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko epaile batek konpartsaren errekurtsoa aintzat hartu eta Azkunaren zigorra baliogabetu zuen.[1]

Asterixen irudia hartu dute logotipoan.

Erreferentziak

  1. «Epaile batek baliogabetu egin du Azkunak Txori Barroteri ezarritako zigorra» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).

Ikus, gainera

  • Bilboko Aste Nagusia

Kanpo estekak

  • Kaskagorri konpartsen federakundearen webgunean
  • Kaskagorri abestia. Akerbeltz "28 konpartsa, bakoitzak du bere xarma..."
  • Kaskagorri abestia entzun. Akerbeltz, Youtube
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261350
  • Wd Datuak: Q12261350
  • i
  • e
  • a
Bilboko Aste Nagusia
Pertsonaiak
PregoilariaTxupinera • Mari Jaia
Konpartsak
Aktiboak
Aixeberri • Algara • Altxa Porrue • AskapeñaBizizaleakEguzkizaleakHau Pittu Hau!HontzakHor dago Abante! • Kaixo • Kaskagorri • Kranba • MekauenMoskotarrakPa...Ya • Pinpilinpauxa • Piztiak • SatorrakSinkuartelTintigorri • Trikimailu • Txinbotarrak • Txinparta • Txomin BarulloTxori Barrote • Uribarri • Zaratas
Desagertuak
Arrainak • Irrintzi • Kobeta Mendi • LehoiakMahats-HerriMamikiMunduko JendeakSama Siku
Koordinadoratik at
Elementuak
Badator Mari Jaia (kantua) • Kantari (app) • Gargantua (atrakzioa) • Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma