Kaaresuvanto

Kaaresuvanto
Gárasavvon
Enontekiö eta Kiruna
{{{nongo}}} mapa Finlandian
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
{{{eskualdea}}}
{{{barrutia}}}
Biztanleria ~ 500
Koordenatuak 68°27′10.80″N 22°29′16.32″E / 68.4530000°N 22.4878667°E / 68.4530000; 22.4878667

Kaaresuvanto (ipar samieraz: Gárasavvon) Enontekiö eta Kiruna, finlandiar eta suediar udalerrien artean dagoen herri bat da. Muonionjoki ibaiaren eta Kaarevuopio aintziren ertzean dago eta, gutxi gorabehera, 500 biztanle ditu (150 bat alde finlandiarrean eta 300 bat alde suediarrean); izan ere, muga egiten duen ibaiak, herria bi herrialdetan zatitzen du. Kaaresuvantoarrek erraztasun osoz hitz egiten dituzte Eskandinavia iparraldeko lau hizkuntza nagusiak: finlandiera, ipar samiera, norvegiera eta suediera; hala ere, gehien erabiltzen den hizkuntza, Lappland suediar probintziaren iparraldean nagusi den finlandiera da. Nahiz eta aspalditik, Errusiar Inperioak Finlandia bereganatu zuen urtetik, 1809. urtetik, herria bi zatitan bananduta egon, bakarra dirudite; batez ere, 1980. urtean batzen dituen zubia eraiki zenetik.

Historia laburra

Sakontzeko, irakurri: «Enontekiöko historia»

Nahiz eta urte hauetan asko hazi den herria, biztanleak elur-orein abeltzaintzatik, arrantzatik, ehizatik eta turismotik bizi dira oraindik. Gainera, aspaldian samitarrek urtero Ozeano Artikora elur-oreinekin egiten zuten ibilaldian leku estrategiko bat zela uste da eta, ondorioz, Sápmi osoko gaur egungo eliza zaharrenetarikoa eraikia izan zela. Izan ere, 1673. urtean bertara iritsi ziren lehen abenturazaleak, Matti Martinpoikak eta Niilo Niilonpoika Nivak, bertan merkatal-gune oparo bat aurkitu zutela adierazi zuten. Herri honek, ingurukoekin lotura handia zuen eta Eguberri garaian, Kautokeino udalerri norvegiarreko eta haratagoko samitar guztiak bertako eliza zaharrean bildu ohi ziren bi asteko ospakizunean [1].

1944. urteko Laponiako Gerran, alemaniarrek herria erre zuten, baina finlandiarren garaipenak berreraiketa-lanak bizkortzen lagundu zuen.

Berezitasunak

  • Kaaresuvantoko eliza: alde suediarrean dagoen harrizko eta egurrezko eliza da, Suediar Erresuma osoan iparren dagoen eliza da. 1816. urtean eraiki zen eta 1658. urteko ezkila dago ezkila-dorre garaiean. Eraiki eta 50 urtera ia bitan zatitu zen eliza; hala ere, berreraikitzeak (1905. urtean) eta zaharberritzeak (1953-1954 bitartean) elizari gaur egungo itxura eman zioten. Bertatik igaro diren apaiz ospetsuenak, laestadianismoa sortu zuten apaizak izan ziren, Juhani Raattamaa apez enontekiöarra eta 1826tik 1849era bertan predikua egin zuen Lars Læstadius suediarra. Bertatik, laestadianiarren mezua Eskandinavia osora zabaldu zen. Aldarean, bi apaiz ospetsu hauen, eta Maria izeneko sami neskaren zurezko eskultura bat dago [2].
  • Sámiid Viessu: Viktoria Suediako erreginak 1922. urtean utzitako etxea. Hasieran samitarren aterpe bat izan zen, baina azkenean, museo, kultur-etxe eta erakusketa-gune bihurtu da. Izenak Batasun Samitarra esan nahi du [3].
Kaaresuvantoko eliza

Erreferentziak

  1. Kaaresuvanton kylä
  2. Kaaresuvanton kirkko
  3. Sámiid Viessu

Kanpo estekak

  • Karesuvantori buruzko informazioa (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2305394
  • Commonscat Multimedia: Kaaresuvanto / Q2305394

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 1745153472511345360007
  • GND: 1164547313
  • Wd Datuak: Q2305394
  • Commonscat Multimedia: Kaaresuvanto / Q2305394


Enontekiöko herrixkak
Hettako eliza
Hettako eliza
Enontekiöko aireportua
Enontekiöko aireportua
HettaJatuniKaaresuvantoKelottijärviKetomella
KilpisjärviKultimaKuttanenLeppäjärviLuspa
MarkkinaMaunuMuotkajärviNäkkäläNartteliNunnanen
PalojärviPalojoensuuPeltovuomaRaittijärviRopinsalmi
SaivomuotkaSonkamuotkaVähänivaVuontisjärviYli-Kyrö