Kultima

68°27′10.80″N 22°56′16.32″E / 68.4530000°N 22.9378667°E / 68.4530000; 22.9378667

Kultima (iparraldeko samieraz: Gulddán) Kuttanenetik 10 km iparraldera dagoen Enontekiö udalerriko herrixka bat da. Oso txikia da, hamar biztanle inguru ditu, eta natura basatiaren erdian dago, aintzira natural, oihan zahar eta mendixka artean. Oso gaizki komunikatua dago eta bertara Kuttanenetik abiatzen den errepide zaharkitu batetik baino ezin da iritsi.

Nahiz eta, antzinako eraikuntzak herrixkan zutik dirauten, ez da honengatik ospetsua, txirrindulari, piraguista eta mendizale edo ibilzaleek bertan euren gustuko ekintzak egiteko dituzten abantailengatik, baizik.

Kanpo estekak

  • Kultimari buruzko informazioa (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2951088
  • Wd Datuak: Q2951088


Enontekiöko herrixkak
Hettako eliza
Hettako eliza
Enontekiöko aireportua
Enontekiöko aireportua
Hetta • Jatuni • KaaresuvantoKelottijärvi • Ketomella
Kilpisjärvi • Kultima • KuttanenLeppäjärvi • Luspa
Markkina • Maunu • MuotkajärviNäkkälä • Nartteli • Nunnanen
PalojärviPalojoensuuPeltovuomaRaittijärviRopinsalmi
SaivomuotkaSonkamuotkaVähänivaVuontisjärviYli-Kyrö