Egaibar
Egaibar[1] (gazteleraz Valdega) Lizarrako merindadearen barruan dagoen azpieskualdea da, zazpi udalerri txikik osatutakoa eta denen artean Murieta populatuena dena. Bere izenak ongi dioen bezala ibar hau Ega ibaiak zeharkatzen du.
Uda aldean "Egaibarreko eguna" ospatzen dute, urtez urte herrien artean antolatze lanak txandakatuz.
Mugakideak
Iparraldean Lokizko mendilerroa, hegoaldean Los Arcos eta Villamayor de Monjardín, ekialdean Iguzkitza eta Metauten eta mendebaldean Mendaza, Piedramillera eta Sorlada udalerriak mugakide ditu.
Udalerriak
Egaibar honako udalerri hauek osatzen dute:
- Abaigar: 101 bz.
- Antzin: 360 bz.
- Etaiu: 84 bz.
- Legaria: 122 bz.
- Murieta: 320 bz.
- Oko: 78 bz.
- Olexoa: 55 bz.
Erreferentziak
- ↑ Egaibar. Euskaltzaindia
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Egaibar. Euskaltzaindia.
- (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia de Navarra: Valdega
- (Gaztelaniaz) Turismo Tierra Estella:Valdega
- Datuak: Q12256506
Egaibarko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|