Elortzibar
Elortzibar | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′00″N 1°37′49″W / 42.7166198°N 1.6301512°W / 42.7166198; -1.6301512 |
Giza kokaleku | Metrolialdea |
- Artikulu hau Nafarroako ibarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortz (argipena)».
Elortzibar Nafarroako ibarra da.
Geografikoki Iruñerrian baina historikoki Zangozako merindadean dago. Elortz ibaiaren arroaren beheko aldea (hots, mendebaldea) okupatzen du, goiko aldea Ibargoiti delarik.
Osaera
Gaur egun bere lur eremu historikoa bi udalerritan banatuta dago[1].
- Noain Elortzibar: ibar ia osoa hartzen duena; 1995 arte bere izen ofiziala "Elortzibar" (Valle de Elorz) baino ez zen.
- Tebas-Muru Artederreta: ibar geografikoaren hego-mendebaldea hartzen duena. Tebas 1264tik ibarraren administraziotik aparte egon da eta 1945ean Muru Artederreta arrazoi praktikoengatik udalerri honekin lotu zuten[2].
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Noain Elortzibar
Kanpo estekak
- Datuak: Q12256769
- Multimedia: Elortzibar / Q12256769