Begoñako errepublika

Begoña
 Bizkaia, Euskal Herria
Begoñako errepublikako udaletxe zaharra. K-Toñoren grabatua (Matsorri taberna, Begoña)
bandera

armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Begoñako errepublika, Begoñako elizatea
AlkateaFederiko Eskauriaza (1924an)
Posta kodea48002, 48003, 48004
INE kodea48020
Herritarramahatsorri, begoñar
Kokapena
Koordenatuak43°15′31″N 2°54′46″W / 43.25861°N 2.91271°W / 43.25861; -2.91271
Map
Demografia
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,19
Zahartze tasa[1]% 18,9
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,4
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,25 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,44 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,6 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 3.2 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 9.17 (2016)
Datu gehigarriak
SorreraZehaztu gabea, 1300 baino lehenago. urtea
WebguneaUriola.eus: Santutxu, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoñaldea, Uribarri
OharrakBilbok anexionatu zuen 1925ean. Infotaulako datu estatistikoak Bilbokoak dira

Begoñako Errepublika (edo Begoñako elizatea) Bizkaian zegoen Begoña udalerriaren izen ofiziala izan zen 1925era arte, Uribe merindadean. Gernikako Juntetxean Begoñako aulkia 36.a zen.[4][5][6]

Bilbok gaur egun dituen hiru barruti hauek hartzen zituen Begoñako errepublikak: Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña (Begoñalde-Santutxu); hau da, Artxanda menditik Bilboko itsasadarreraino dagoen guztia, Bilboko Zazpikaleak kenduta. Zabalbide kalea da eremu horren erdiko ardatz nagusia, Itsasadarretik Egirleta-SantoDomingo mendiraino igotzen baita kale luze hori. Gaur egungo auzo hauek daude Begoñako udalerri haren lurretan: Arabella, Bolueta, Castaños (Gazteleku), Loruri, Matiko, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri eta Zurbaran.[4]

Nagusiki baserri giroko udalerria zen,[7] baina XIX. mendean fabrika garrantzitsuak sortu ziren Begoñan; Boluetan kokatu zen 1841ean Bizkaiko lehendabiziko siderurgia-fabrika. Nekazaritzari dagoenez fruta-arbol, ganadu eta barazki-ortuez gain, mahasti ugari ere bazegoen eta txakolin asko egiten zen Begoñan.[8][9] Hortik dator Mahatserri herriaren ezizena eta bertakoei ematen zitzaien mahatsorri izena ere.[10][11]

Geografia

Kokapena eta inguru naturala

Kokapena

Egungo Bilboko hiru barrutik osatzen zuten Begoñako errepublika XX. mendeko hasieran: Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña. Horiez gain, Ibaiondo barrutiko gune aldapatsuak ere Begoñakoak izan ziren 1870era arte: Atxuriko zati bat, Olleriak, Zabalbide hasierako zatia (egungo Santutxu kaleraino), Iturribide, Begoñako galtzadak, Begoñaibarra (Campo Volantin), Tiboli eta Kristo kaleak.

Berez, historian urrutiagorra joanda, Begoñako lurretan sortu zen Bilbo 1300an; Begoña herria aipatu zuten Bilboren sorrera-dokumentuan ("Carta Puebla"). lehenagotik ere bazen existitzen.

Mendiak

Begoña Bizkaiko Bilbo eskualdean dago, Artxandako mendilerroaren magaletan kokatutza dago ibaizabal ibairaino. Orokorrean erliebea malkartsua da., eta mendilerro horretako mendi nabarmenenak hauek dira: Artxanda (252 m.), Meazabal-Egirleta-Santo Domingo (292 m.), Iturritxualde-Avril (383 m.), Guribikolanda (352 m.), Mikoleta (273 m.), Orueta (180 m.), Artagan (130 m.), eta Arbolantxa (130 m.).[5]

Ibaiak

Begoñako Ibai nagusia Ibaizabal da, Ibai horren eskuinaldean dago ibai itsasadarra bihurtu den tokian baino lehentsuago (Boluetati Atxuriraino) eta geroago (Begoñaibarra edo Campo Volantin). Ibaizabalek markatzen du elizatearen hegoaldeko eta mendebaldeko muga hainbat tokitan. Bestalde, badira Ibaizabaleraino edo Asua ibairaino heltzen diren (edo heltzen ziren) 14 erreka: Artxandako ipar-isurian Saratxe eta Egirleta errekak Asua ibairaino jaisten dira; Beste aldean, hego-isurikoak Begoñatik atera gabe heltzen dira Ibaizabaleraino: Urgogor, Altamira, Zelemintxu-Goikoetxea, Mendieta, Landeta-Iturriran,[12] San Agustin, Iturribide, Bosque, Garai-Matalobos, Urgorri, Ugerleku eta Azkaraibeko.[5]

Erreka horietako batzuk asfalto azpian desagertu dira gaur egun. Esaterako, Matalobos erreka 1960ko hamarkadako urbanizatze masiboan desagertu zen; errekaren ibilbidea egungo Txurdinaga auzoan dagoen Gabriel Aresti kalea zen, eta oraingo kiroldegitik pasatzen zen Boluetaraino. Kale horien azpitik kanalizatuta dago erreka hori gaur egun.

Udalerri mugakideak

Begoñak iparraldean Txorierrirekin egiten du muga (Sondika, Loiu, Derio eta Zamudiorekin), hegoaldean Bilboko Ibaiondo eta Abando barrutiekin, mendebaldean Deusturekin eta ekialdean Etxebarri, Basauri eta Arrigorriagarekin (Abusu inguruan).

  • Begoñako Errepublikako lurrak (urdinez) 2024ko Bilboko barrutien mapan.
    Begoñako Errepublikako lurrak (urdinez) 2024ko Bilboko barrutien mapan.
  • Bilboren ikuspegia Artxandatik, 2019an. Begoñako auzoak Artxandatik ibaizabaleraino dauden auzoak dira. Argazkiko ezker aldean dauden Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoñalde-Santutxu-Bolueta eta azpian dagoen Uribarri barrutia.
    Bilboren ikuspegia Artxandatik, 2019an. Begoñako auzoak Artxandatik ibaizabaleraino dauden auzoak dira. Argazkiko ezker aldean dauden Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoñalde-Santutxu-Bolueta eta azpian dagoen Uribarri barrutia.
  • Begoñako mahasti zaharren mikroklima.[13] Mendiek haize hotzen babesa dira. Uriarte eta Zuazo baserrietan txakolina egiten da oraindik.
    Begoñako mahasti zaharren mikroklima.[13] Mendiek haize hotzen babesa dira. Uriarte eta Zuazo baserrietan txakolina egiten da oraindik.

Klima

Abusu, 2021
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
141
 
 
11
5
 
 
102
 
 
16
8
 
 
40
 
 
16
6
 
 
71
 
 
17
7
 
 
50
 
 
19
9
 
 
115
 
 
22
13
 
 
31
 
 
23
14
 
 
24
 
 
23
15
 
 
94
 
 
24
15
 
 
47
 
 
20
10
 
 
382
 
 
12
7
 
 
243
 
 
15
7
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan


Begoñako klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginaz, eta tenperatura leunak ditu urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai udan bai neguan egun oso hotzak eta termometroa 40 °C-taraino igotzen den egunak badira. Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan.

Urteko prezipitazioa 1200 mm inguru da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du.

Txurdinaga eta Otxarkoaga inguruan nolabaiteko mikroklima gozoago bat dagoela aipatu izan da. Artxandako mendilerroak eta Artagan muinoak ipar eta mendebaldetik datorren haize hotzaren babesean dago, eta horren ondorioz mahatsa lortzeko mikroklima oso egokia omen zen Begoñakoa.[13]

Historia

Bilbo sortu baino lehenagotik ere bazegoen Begoña. Bilbo hiribildua Begoñako lurretan sortu zuten 1300. urtean Ibaizabal ibaia (Nerbioi ibaia esaten zitzaion lehen) itsasoko urekin batzen zen meandroan.[14] Hiribildua 1300eko ekainaren 15ean sortu zen, hala adierazten baitu Bilboko Uriaren eraketa gutunak.[15] Akta horretan inguruko lur guztiak "ematen" zaizkio Bilbo sortu berriari; baina hori kontraesan nabarmenean zegoen Begoñako, Deustuko eta Abandoko elizateen eskubideekin. Mendeetako eztabaida ireki zen gai horri buruz.[6][16]

Bilbao, Begoña, Abando eta Deustu 1544an. Begoñako Eliza eta Santa Klara kalea (Zabalbide) ikusten dira.
Begoñako basilika eta Begoñako errepublikako udaletxea (egun eraitsia) 1920an.

Loiu barrutian «Vecunienses hoc munierunt (Vecuniarrek hau egin zuten)[17]» dioen inskripzioaren berri eman zuen Gabriel Henaok XVII. mendean. Vecunienses hori begoñatarrak aipatzeko latinezko antzinako forma bat zela uste izan da. Emil Hübnerrrek inskripzio faltsutzat eman zuen arren Miguel Unzueta eta Fernando Fernández arkeologoek benetakoa dela defendatu izan dute eta Vecunia izena zelta hizkuntza batekin lotzen dute.[15]

Uribeko merindadeari zegokion udalerria zen. Lur haietan zeuden Santo Domingo eta San Justo ermitak, bai eta Uribarriko Kristoren, San Joakinen eta Boluetako Santa Anaren eta Paulako San Frantziskoren ermitak ere. 1500. urtean Cueto lizentziatuak egindako apeoan ikusten denarekin bat, errepublikaren barruan zeuden auzoak hauek ziren: Artazuriña, Zurbaran Behekoa eta Zurbaran Goikoa, Otxarkoaga eta Lonzoño, Zuazo Goiri, Larrakoetxea, Iturriaga eta Uribarri de Yuso. Toki hartako biztanleek landa-bizitza lasaia zuten; gehienak, nekazariak eta txakolin-egileak, San Gregorio Naciancenoren kofradian bilduta zeuden.[15] Azaroaren lehenean egiten zen ganadu-feria oso jendetsua zen, udaletxeko plazan egiten zen, Basilikako atzeko aldean, plaza eta udaletxea kendu zituztenean Santutxun antolatzen hasi zen Basarrateko zelaian.

Begoñako historiako mugarri batzuk

1300

  • 1300 - Bilbo hiribildua Begoñako lurretan sortu zuten.

1500

1600

  • Begoñako basilika eraikitzeko lanak XVII. mendean bukatzen dira.

1700

  • 1700 - Felipa Villachica zen basilikako freira. Bera izan zen azkena, Trentoko kontzilioak (1563) horrelako karguak debekatu zituen eta.[18]
  • XVII. mendea - «Vecunienses hoc munierunt (Vecuniarrek hau egin zuten)[17]» dioen inskripzioaren berri eman zuen Gabriel Henaok XVII. mendean.
  • 1764 - Errepublika etxea eraiki zuten (udaletxea), 1856an konponduta eta 1957an bota zuten.
  • 1772 - Eskolan gaztelania soilik erabil zitekeela ezarri zuen Espainiako Karlos III.ak.[19]

1800

  • 1800 - 1.577 biztanle ditu Begoñak.[5]
  • 1813 - Begoñako kanposantua zabaldu zuten.
  • 1828 - XV. mendeko burdinola eta errotak lanean oraindik Bolueta eta Legizamonen.
  • 1833 - 1840: Lehen Karlistaldia
  • 1835 - Tomas Zumalakarregi jeneral karlista Bilboko setioa hastean belaunean zauritu zuten Begoñan. Handik 9 egunera hil zen.
  • 1841 - Boluetako Santa Ana fabrika ireki zuten.
  • 1856 - Errepublika etxea konpondu zuten.
  • 1857 - Espainian Moyano Legeak eskola eskola publikoa sortzen du, baina gaztelaniaz baino ez zela izango zehazten zuen.
  • 1860 - 4.535 biztanle ditu Begoñak[5]
  • 1867 - Era orotako antzezlanetan, berriro ere euskara espreski debekatzen zuen legea ezarri zuten espainiar gorteek 1867an (Isabel II.aren errege aginduz).
  • 1870 - Bilbok Begoñarekin mugan zituen hainbat lur anexionatzen ditu: Atxuriko zati bat, Olleriak, Zabalbide hasierako zatia, Iturribide, Begoñako galtzadak, Begoñaibarra (Campo Volantin), Tiboli eta Kristo kaleak.
  • 1872 - 1876: Bigarren Karlistaldia
  • 1878 - Etxebarria fabrika (1878-1982), Tabako fabrika (1878-1936) eta Larreagaburuko meategia irekitzen dira.
  • 1889 - 2.561 biztanle ditu Begoñak. 29 urte lehenago baino dezente gutxiago; arrrazoiak dira Gerra karlista, emigrazioa, eta izurriteak.[20] Biztanleen laurdena baino gehiago (711) Boluetan bizi zen, Santa Ana fabrikari eta ostalaritza-establezimenduei lotuta.[20]

1900

  • 1902-1907 - Basilikako dorre berria eraikitzen da (Bigarren Karlistaldian apurtu zen zaharra)
  • 1910 - 5.802 biztanle ditu Begoñak, eta hamar urte geroago ia bikoitza: 11.097.[5] Garapen industrialak etorkinak erakarri ditu. Bizkaitik eta Espainiatik
  • 1917 - Lehen Mundu Gerraren garaian, Etxebarria fabrikak HEVA altzairuak estatu mailako lehen altzairu bereziak patentatu zituen.[21]
  • 1924 - Primo de Riveraren diktadura hasten da, 1930era arte iraun zuen. Ekitaldi publikoetan euskara erabiltzea debekatu zen
  • 1925 - Bilbok Begoña osoa anexionatzen du. Deustu eta Lutxana ere bai
  • 1936 - Santutxuko Tabako Fabrika ixten dute.
  • 1936 - Espainiako gerra zibila pizten da
  • 1937 - Ekainaren 19an armada frankistak hartzen du Bilbo eta Begoña. Euskaraz hitz egitea debekatu zen. 1938an erregistro publikoetatik ezabatu zuten.eta geroago esparru publiko guztietatik ere bai.
  • 1946 - ASUA Tailerra irekitzen dira. Geroago Talleres Mecánicos Artagan izango zen 1990era arte
  • 1957 - Errepublika etxea eraitsi zuten Zumalakarregi etorbideko tunelak egiteko.
  • 1960 - 3.672 etxebizitza eraiki ziren Otxarkoagan, urtebete eta erdian.
  • 1961 - Jordi Grau zuzendariaren Ocharcoaga laburmetraia eta Otxarkoagako Auzo-Elkarteak egindako Otxarkoaga. El nacimiento de un nuevo Bilbao.[22]
  • 1964 - Karmelo ikastola sortu zuten. Geroago etorri ziren Artxandape (1967) eta Begoñazpi (1970).
  • 1979 - Diktadura frankistaren ondoko lehen udal hauteskundeak Bilbon
  • 1982 - Etxebarria fabrika ixten da.
  • 1998 - Euskarazko Berton aldizkaria sortzen du Asapala kultura-elkarteak,

2000

  • 2003 - 125.000 biztanle ditu Begoñak.[5][23] XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria egonkortu eta jaisten hasi zen.
  • 2005 - Boluetako Santa Anako lantegi zaharrak bota zituzten, eta zortzi urte geroago gauza bera egin zuten bola-fabrikarekin, Trapagaranera eramanda.
  • 2006 - Begoñako kanposantuaren itxiera. 1943an lurperatu zuten azken hildakoa hobietan eta 2003an panteoietan.[24]

Demografia

Bilbo inguruko beste herri batzuetan bezala, Begoñak hazkunde izugarria izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdean. Hala ere, kasu honetan hazkunde nagusia hamarkada bat geroago gertatu zen, 1960ko hamarkadatik aurrera, Bilboko itsasadarreko herri asko ordurako hainbat urtetako hazkunde handia jasaten ari zirenean. Gainera, inguruko beste herri horietan ez bezala, 1980ko hamarkadako krisialdi ekonomikoak ez zuen populazioaren gainbehera eragin, eta hazkundeak, motelago bada ere, jarraitu egin zuen XX. mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria egonkortu eta jaisten hasi zen.

Hazkuntza demografikoaren adibide argienak Santutxu eta Otxarkoaga auzoak dira.

  • Eustaten arabera, Santutxu auzoak guztira 30.576 biztanle zeuzkan 2023. urtean[25]. Udalak dituen datuen arabera, 31.133 biztanle ziren 2021. urtean.[26] 80,68 hektareako azalera izanik, biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Ametzolako auzoarekin batera.[27] Solokoetxe eta Iturralde auzoak Santutxun kontutan hartzen badira, 2018 urtean Santutxu Europako biztanleria-dentsitate handieneko inguruetako bat da.[27][23][28]
  • 1950eko hamarkada bukaeran, San Ignazio auzoko txaboletako biztanleei etxebizitza berriak emateko asmoa erakutsi zuen orduko erregimen frankistak.[29][30] Horretarako, Otxarkoaga eta Astrabuduako auzoak eraiki ziren. Ehunka etxebizitza, material merkeez eraikiak, eta altuera ezberdinetako blokeetan banaturik. Otxarkoagan, guztira 3.672 etxebizitza eraiki ziren, urte eta erdiko epean. Etxebizitza-poligonoaren plan partziala 1959an idatzi zen, eta auzoaren eraikuntza 1964an inauguratu. Ocharcoaga laburmetraia (1961) Jordi Grau kataluniar zuzendariak egin zuen 1961ean, Otxarkoaga auzoko sorrerari buruz.
  • Begoñako Errepublikaren mapa topografikoa (1925)

Biztanleriaren bilakaera

Begoñako biztanleria (1800-1920)[5][31]
Begoñako biztanleria (1800-2003)[5][32][31]
  • Begoñako Errepublikako lurren urbanizazio azkarra. Argazkiak airetik (1957-1965-2005)
  • 1957: oraindik etxebizitzen eremua oso txikia da.
    1957: oraindik etxebizitzen eremua oso txikia da.
  • 1965: Otxarkoaga, Santutxu, Zurbaran, eta Arabella auzoetan etxebizitza asko egin dira, baina oraindik eremu zabala dago eraikinik gabe.
    1965: Otxarkoaga, Santutxu, Zurbaran, eta Arabella auzoetan etxebizitza asko egin dira, baina oraindik eremu zabala dago eraikinik gabe.
  • 2005: lur guztietan eraiki dira etxebizitzak.[33]
    2005: lur guztietan eraiki dira etxebizitzak.[33]

Politika

Begoñako Errepublikako alkateen zerrenda

Begoña udalerriko armarria. Pitxer handi bat lau azuzenarekin.[34]

Hauek izan ziren Begoñako azken alkateak:[35]

Agintaldia Alkatea Oharrka
1815 Ramon Arronategi
1833 Ramon Arronategi
1856 Jose Pedro Carricat
1865 Antonio Alzaga
1870 Florencio Markoartu
1879 Caluto Agirre
1883 Ramon Arronategi
1899 Feliciano Rekalde Etxebarria
1901-1903 Carlos Maria Orue[36][37]
1909-1913 Antonio Allende Gartzia Hil egin zen alkatea zela
1914-1916 Carlos María Orue[36][37]
1918  Jose Antonio Goikoetxea
1920 Agapito Landa Uribe
1922 Luis Lertxundi
1923-1924 Federiko Eskauriaza[38][39] 1924ko abuztuaren 16an egun batzuetarako lizentzia hartu zuen
1924 Ernesto Allende[38][39] Jarduneko alkatea 1924ko abuztutik-1925eko urtarrilaren leheneraino.
« Juan Orue karlista eta integrista ezagunaren seme, Carlos Orue Begoñako alkatea zen 1899an (28 urte zeuzkala) eta harrez gero sarri hartu zuen herriko aginte makila hurrengo urteetan ere. 1903an, esate baterako, Begoñako prozesio iskanbilatsua egin zutenean, baita hamaika urte geroago ere, 1914an alegia. Legegizona ogibidez, elektrizitatearen negozioan zebilen sartuta. Politikan katolizismotik abiatuta, jeltzaleengana hurreratu zen eta garai hartako prentsan sarritan identifikatu zuten ideia abertzaleekin. »

Hektor Ortega[37]


Begoñako azken alkatea, Federiko Eskauriaza

Abandoko elizateko armarria.

Miguel Primo de Riverak 1923ko irailaren 13an Espainian estatu kolpea eman ondoren udal hauteskundeak antolatu ziren; hurrengo hilabetean, urriaren 2an, Begoñako azken udal-batza osatu zuten honako hamabost zinegotziekin ("Bokal jaun andreak", gaztelaniaz: Señores Vocales ): Mariano Díaz, Víctor Ugarriza, Federiko Eskauriaza, Gregorio Urkaregi Otxandiano, Calixto Santamarina, Jose Antonio Gisasola, Jenaro Lumbreras, Ernesto Allende, Andrés Mota, Joaquín Gómez, Antonio Soloaga, Anastasio Gardiazabal, Adolfo Yturriozbeitia, Félix Juan Pereda y Antonio de la Cuesta.

Deustuko elizatearen armarria.

Hamabost "zinegotziok" aho batez, guztien adostasunez, Federiko Eskauriaza aukeratu zuten alkate, anexioaren aurka ekin nahian. Handik 10 hilabetera, 1924ko abuztuan, anexio-prozesua geldiezina izango zela ulertuta, Eskauriaza alkateak "egun batzuetarako" utzi zuen kargua, eta Ernesto Allendek bihurtu zen jarduneko alkatea. Azkenean jarduneko alkate jarraitu zuen anexioa gauzatu arte, Eskauriazak ez baitzuen parte hartu nahi urte bukaeran egin zen botere-aldaketa inposatu hartan.[38][39]

1925eko urtarrilaren 1ean anexioa gauzatu ondoren, Amadeo Deprit bihurtu zen Begoña izeneko toki entitate txikiko Auzo Batzarreko burua. Begoñako hauteskundeetan aukeratutako ordezkariek nahi ez, eta Amadeo Deprit prest azaldu zen anexio-prozesuan Begoñako ordezkari moduan kolaboratzeko. Zehazki hitz eginda Deprit ez zen alkatea izan. 1924ko urriaren 29an argitaratu zen anexioaren dekretuak sortu zuen Toki Entitate Txikiko Auzo Batzar hori; Bilboko Udaleko Batzorde Betearazlearekin batera aritu zen gero Erandioko zati bat eta Deustuko eta Begoñako elizate osoak Bilbo hiriari lotzeko.[38][39]

Industria (1400-2005)

Boluetako Santa Ana fabrika (1841-2005)

Industria-prozesua goiz abiatu zen Begoñan, eta goiz azaldu zen Boluetako Otxaibai leku-izena. Legizamon abizeneko familiakoak ziren XV. mendean bertako burdinola eta erroten jabeak; eta lantegi horiek 1828an zutik irauten omen zuten. Bitxia bada ere, bertan kokatu zen 1841ean Bizkaiko lehendabiziko siderurgia-fabrika, lingoteetatik burdinurtua eta ijezketak (laminazioak) egiten zituena. Euskal Herriko lehen fabrika moderno aitzindaria izan zen. Beraz, nahiz eta azkenaldian Bizkaiaren irudi industriala beti itsasadarraren ezkerraldearekin lotu izan den, Begoñako errepublikan izan zuen jatorria: Boluetan. Han sortu ziren lehen labe garaiak.[40] Geroago, 1846an, labe garaia jarri zen martxan; horretarako burdin-mea Ollargan meategitik (gertu zegoen, Ibaizabal ibaiaren beste aldean) eta egur-ikatza inguruko basoetatik ekarri ziren.[41][14] [42]

Begoñako elizatea gune industrial bihurtu zen lehen karlistaldia bukatu ondoren; Santa Ana de Bolueta fabrika ireki zen urte berean, aduanak Ebrotik kostalderaino eraman ziren[43]. Burdin-lingoteen bigarren fusioa egiten hasi zen 1843tik aurrera, hasieran Ingalaterratik ekarritako mearekin, eta Asturiastik ekartzen zen ikatz begetala erabiliz berotzeko, Ibaizabalen egindako presaren indar hidraulikoa ere baliatu zuten[43]. Bigarren fusioko prozesua bakarrik egiteagarestia zela eta, mineralarekin lehen fusioa ere hasi ziren egiten 1848an eraikitako labe garaiarekin. Hasieran burdina lingotetan heltzen zitzaien eta bigarren fusio batean prozesatzen zuten burdinazko tresnak sortzeko. 1860an fabrikak bazituen 200 langile, hiru labe garai eta langileentzat eraikitako lehenengo etxea[44]. Fabrika hartan eraiki zen, adibidez, 1847ko Areatzako zubia osatzeko behar izan ziren pieza guztiak[45]. 1889an elizateko biztanleen laurdena baino gehiago Boluetan bizi zen, funtsean Santa Ana fabrikari eta ostalaritza-establezimenduei lotuta; Begoña osoko biztanleak 2561 ziren eta Boluetakoak 711.[31]

XIX. mendean zehar antzeko fabrika berriak sortu ziren Bizkaian (Barakaldoko Desierto, Bilboko Labe Garaiak edo La Vizcaya). Horiekin lehian Boluetakoek gero eta etekin txikiago lortzen zuten, eta Ollargan meategietatik bakarrik jasotzen zuten prezio ona, Victor Chavarrik alokatzen zien eta. Krisi horretarako konponbidea bi bidetatik etorri zen gero. Alde batetik, berehalakoena, negozioa ekoizpen elektrikora zabaltzea izan zen; izan ere, 1841etik ijezketa-zilindroak elikatzen zituen ur-jauzi zaharra aprobetxatuz (aurreko mendeetan burdinolak eta errotak energiaz hornitzen zituena bera), energia elektrikoa ekoizteko turbina batzuk instalatu ziren, eta, fabrika ez ezik, gertu zeuden Bilboko etxe-merkatuari ere hornitzen hasi ziren (Begoña artean elizate independentea zen). Turbina horiei esker, fabrika elektrizitatez hornitu ahal izan zen XX. mendeko 60ko hamarkadara arte, eta, 1908an, Unión Eléctrica Vizcaina taldearekin hornikuntza-akordio bat lortu zen, horrela labegaraiaren egoera ekonomikoa dezente hobetu zela. Bestetik, urte batzuk geroago, siderurgiako fabrikatzaileen arteko akordioa lortu zen, burdinazko salgaiak adostutako prezioetan saltzeko (Central Siderúrgica).[46]

Labe garaiak 1925ean itxi zituzten, eta negozio berrien bilaketan, 1927an, mineralak eta zementua ehotzeko burdinazko bolak egiten hasi ziren. Bi urte geroago, filial bat sortu zuten, Fundición Bolueta, batez ere ijezketa-zilindro epelak galdatzen zituena, Belgikako kolaborazio teknikoarekin.

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, Fundicion enpresaren nabe industrialak handitu zituen eta horretarako ehun urtez fabrikako langileen etxebizitza izandako hainbat eraitsi zituzten. Gainera, ZubiBerriaren (Puente Nuevo) eta Azbarreneko trenbideko zubiaren artean, bola forjatuen fabrika berri bat jarri zuten. 2005ean Fundicion enpresaren lantegi zaharrak bota zituzten, eta zortzi urte geroago gauza bera egin zuten bola-fabrikarekin, Trapagaranera eramanda. Hala ere, 2013an, Boluetan zituzten lantegiak berriro aktibatu ziren, eta bertan doitasunezko piezak egiten jarraitzen dute.

  • Boluetako Santa Ana fabrika
  • Santa Ana de Bolueta, 1860 inguruan
    Santa Ana de Bolueta, 1860 inguruan
  • Santa Ana de Bolueta, 1876an
    Santa Ana de Bolueta, 1876an
  • Otxandiokoen etxea, 1880 inguruan
    Otxandiokoen etxea, 1880 inguruan
  • Santa Ana de Bolueta, 1890 inguruan
    Santa Ana de Bolueta, 1890 inguruan
  • Instalazioak handitzen, 1901 inguruan
    Instalazioak handitzen, 1901 inguruan

Etxebarria fabrika (1878-1982)

1878an Federiko Etxebarriak elizatearen erdigunean Txakilante edo Rekalde izeneko txakolin-baserria (eta haren arloak) erosi zuen fabrika jartzeko.[42] San Agustin komentua egon zen lekutik gertu zegoen. Federiko Etxebarriak, bere aita José Etxebarria Azkoagarekin eta bere anaia gaztearekin egin zuen erosketa. Begoñako Basilikatik hurbil eta desnibel batean kokatuta zeuden lurrak; lur horien alde baxuena Udalaren Gas Fabrikari saldu eta ondoko beste batzuk ere erosi zituen, familiak latorrizko ijezketa eta estanpazio tailer apal bat eraikitzeari ekin zion, ondoren zabaldu egin zena galdaragintza eta bainu galvanizatuak fabrikatzeko.[47]

Etxebarria Parkea eta bere tximinia.

1885 inguruan, Federico eta José Etxebarria Rotaetxe, Echevarría Hermanos (euskaraz: Etxebarria anaiak) konpainiako kideak, aitaren negozio industrialen ardura hartu zuten (1896an hil zen). Baina laster, Federiko Etxebarriak proiektu berriak abiatuko zituen. Horrela, Juan Zurikaldai-rekin batera, lursail berriak erosi zituen Echevarría Hermanos enpresaren izenean, eta, Rekaldeko fabrika handitu ondoren, 1886an hasi zen ferratzeko iltzeen fabrikazio mekanikoa egiten, mundu guztian komertzializatuko zuena. 1894an, Rekaldeko fabrikaren jabe gisa, lankidetza teknikorako kontratua sinatu zuen Frederick Siemens-ekin, eta, horri esker, estatu osoan muntatutako Siemens altzairuzko lehen labea jarri zuen, hainbat ijezketa-trenez gain. Fabrikaren jatorrizko gunea zabaltzen hasi zen, Bilbokoa zen Mallonako hilerriko mugaraino iritsi arte. Lehen Mundu Gerraren garaian, HEVA altzairuak estatu mailako lehen altzairu bereziak patentatu zituen .[48] 104 urteko historia izan zuen "Echevarria Fabrika"-ren lekukoa da gaur egun Etxebarria Parkean geratzen den tximinia.

  • Begoña - Echevarria erakusketa Bilboko Euskal Museoan (2018)
  • Fabrikako tokiak eta argazkiak
    Fabrikako tokiak eta argazkiak
  • Langileen arropak
    Langileen arropak
  • Langileen argazkia (1896)
    Langileen argazkia (1896)
  • Beharginak 1896an
    Beharginak 1896an
  • Fabrikako tokien zerrenda.
    Fabrikako tokien zerrenda.

Tabako fabrika (1878-1936)

Santutxun tamaina ertaineko tabako-fabrika bat egon zen 1878tik 1936ra. Izan ere, XIX. mendearen amaierako modernizazioa iritsi zenean, tabako-kontsumoa asko zabaldu zen, estatusaren eta sozializazio positiboaren seinale gisa, eta ia mende batez iraun du tabako-kontsumo horrek gaur egun arte. Tabako-produktuetan gero eta kontsumo handiagoa zuen Bilbo hiria hornitzen saiatu zen orduko fabrika hura. 1878an sortu zuten "Tabakalera" Santutxun, egun Untzeta Parrokoa kaleko etxebizitza multzoa dagoen tokian. Gerra zibila baino lehentxeago itxiko zuten gero, 1936ko apirilean. Zuzendaritzakoak gizonak izan arren gainontzeko beharginak emakumeak ziren, 1895ean fabrikan baziren 529 emakume langile ("zigarrogileak", "cigarreras"). Gehienak Atxuri, Ollerias edo Miribillan bizi ziren, eta beste asko itsasadarraren beste aldean: San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala inguruan.[49]

Santutxuko Untzeta Parrokoaren kalea dagoen tokian egon zen Tabako Fabrika.

Tabakaleran oso baldintza txarretan lan egiten zutenez 1889ko martxoaren 8an emakume zigarrogile haiek matxinatu egin ziren zuzendaritzako kide batzuk hartuta. El Noticiario Bilbaíno egunkariak honela azaltzen zuen: “Tailer guztiak matxinatuta zeuden, eta zigarro-ontzietako traste guztiak airean ibiltzen ziren”. Fabrikako arduradun nagusiaren aurrean haserretu ziren langileak, eta hura, izututa, bigarren pisuko leihotik kalera salto egin zuen. Gertakariak ez zuen ondorio fisiko handirik izan zuzendariarentzat, hezur hausturaren bat edo, baina eskandalu publikoa handia izan zen. Lantegia ixtea erabaki zuten, eta, ondorioz, bilbotarrak kezkatuta zeuden balizko hornidura faltaren aurrean. Astebete pasata konpondu zen gatazka baina.[50][49] [42]

Fabrika txikia zen eta Industria-ustiapenerako baldintzak ez zituen erabat betetzen. Eraikinaren baldintzak ez ziren onak, iluntasunagatik eta aireztapen faltagatik, tabako hautsagatik (beti zegoen airean, eta biriketan sartzen zitzaien), hezetasunagatik, eta emakume langile gisa behar zituzten zerbitzuak ez zituztelako. Gainera, 1889ko protestan, arazo gehigarria izan zen 15 egunean behin 34 mila zigarro ekoizteko betebeharra iragarri zitzaiela, eta, beraz, goizeko 7:00 edo 8:00etatik gaueko 10:00 edo 11:00ak arte lan egin behar zutela, enpresaren produkzio-helburuak lortzeko atseden-jaiegunik izan gabe. Lan-orduak gehitzeko eskaera horrez gain, une hartan lanerako ematen zitzaien zigarroak biltzeko papera txikia eta kalitate txarrekoa zen. Horregatik egin zuten protesta, erraz hausten zen paper horrekin ia ezinezkoa zelako azkar eta kalitate mailarekin lan egitea. Argi eta garbi, ematen zitzaizkien baliabideekin, haientzat ezinezkoa zen produkzio-helburu horiek lortzea.[49]

Larreagaburuko meategia (1878)

Larreagaburuko parkea (2008)

Larreagaburuko meategia, edo erdaraz Mina del Morro ere deitua, urte hartan ere jarri zuten martxan.[41][40][42]

ASUA Tailerra eta Talleres Mecánicos Artagan (1946-1990)

Fabrika hasieran eraikuntza mekanikorako tailer bat izan zen, Iturribide kaleko 112ko lonja-soto batean, orduko Zabalbideko frontoitik gertu. Joaquin Arruti Comerzan-ek, Leandro Salcedo-k, José Urrutia Uriarte-k (Begoña, 1913-1980), Julián eta José Luis Azurmendi anaiek eta Ramón Gonzálezek sortu zuten 1939an, Talleres ASUA izenarekin, bazkide sortzaileen inizialak, eta Leandro Salcedo koordinatzaile lanetan aritu zen.[51][31]

Zura ebaki eta lantzeko makinak fabrikatzen zituzten, bi aldiko motordun motozerrak, gasolinazkoak, eta eurek egiten zituzten pieza guztiak, atzerriko modeloetatik abiatuta. Sozietatea desegin ondoren, 1946an, Joaquin Arrutik eta José Urrutiak Artagan tailerrak inauguratu zituzten Zabalbide kaleko 110ean, Santa Klara komentuarekin eta Aurrekoetxea familia bizi zen Mazuztegi baserriarekin artean (egungo Haro plazatik gertu). Gasolinaz eta elektrizitatezko motordun motozerrak egiten jarraitu zuten, baita iltzeak eta horien osagarriak egiteko makina sorta zabalagoa ere; enkarguz egindako makina edo edozein pieza ere. Zumalakarregi etorbideko trazadura berria egin zutenean, errepide berriak lantokia bitan banatu beharko zuenez, 1965 inguruan, tailerrak Boluetara eraman zituzten.[31]

Boluetan, Santa Anaren parean, industria-eraikin bat eraiki zuten Miraflores etorbidearen eta Galdakaoko errepidearen arteko bidegurutzean, Inmobiliaria Bolueta izeneko eraikina, eta beheko solairu osoa hartu zuten. Beste bazkide batzuk sartu ziren, hala nola Zubizarreta (Naviera Zubizarreta) eta Ibarrondo Frias, eta T.M. ARTAGAN S.A. izena hartu zuten. Enpresak ontzi-arloan interesak zituen (Naviera Bilbaina eta Naviera Vascongada), eta produkzio nagusiari ontziak eraikitzeko eta konpontzeko piezak egitea gehitu zioten. 1990ean erretiroagatik itxi zuten.[31]

Beste fabrika batzuk

Zabalbide kalea 1981ean. Nekazarien Sindikatuaren etxe zaharra ezkerraldean eta Santutxu auzo berria.

Aipatutako fabrika handiez gain, baziren Begoñan beste fabrika batzuk, esate baterako, hauek: Agirre Txokolateak Tiboli kalean (Chobil), teila-fabrika Matiko kalean, Lanparas Navarro Iturribide/Prim kalean, kartoi-fabrika Santutxuko Allende kalean, Munitis fideo-fabrika eta Cotorruelo zapatila-fabrika ere Santutxun. Larru-lehortegi bat ere bazegoen Otxarkoaga bidean XX. mendearen erdian edo.

Burdina agertu eta mahastiak desagertu ziren, eta mahatsa biltzetik altzairua biltzera igaro ziren mahatsorriak. Gertaera horrek laster etorriko zena iragarri zuen; hain zuzen ere, lan bila etortzen ari ziren etorkin asko eta askoren eskaria: bizitzeko etxe apalak eraiki ahal izatea edonon. Begoña elizateko landa-eremuak Bilbo hiribilduarekin zituen muga finak betirako desegin ziren, auzo berrien eraikuntza geldiezinaren poderioz. Horren ondorioz, XIX. mendeko aisialdirako txakolindegiak, mahastiak, baratzeak eta baserriak desagertu ziren.[52] Eta 1925ean, Begoña bera ere, Bilbori anexionatu zitzaion, Bilbok irentsi zuen.[41]

Euskara

Berton aldizkaria (1998-2018)

Begoñako euskara

Ingurune honetako jatorrizko hizkera Iñaki Gamindek aztertu zuen ("Bilbotarron euskararen zuzuan", 2004), eta "Begoñako euskara" izena eman zion, Buia eta Larraskituko moten aurrean. Bereziki 1960ko hamarkada arte iraun zuen. Gaur egun ere, azken hamarkadotan jazotako aldaketa demografiko eta ekonomikoak gorabehera, jatorrizko hiztunak bizi dira Otxarkoagako landa-eremuko goiko aldean, Arbolantxa,[53] Egirleta/Santo Domingo eta Azkarai auzuneetan alegia. Ahotsak.eus webguneak 176 bideo labur jaso ditu Bilbo inguruko euskararekin (Buia, Begoña eta Larraskitu).[54]

Euskararen erabileraren bilakaera XIX. mendeaz geroztik

Begoña herri euskaldun hutsa zen 1844 urte aldean. Euskararen erabilera murriztarazia edo debekatua izan zen aginduen bidez 1880an eta 1938an. Eta adibidez, Begoña herri euskalduna zenean 1916an (euskaldun hutsak baziren, zahar eta gazte), elizan erdaldunik ez zegoenean ere mezak-eta erdaraz egin behar ziren. Parrokoa Juan Cruz Untzeta izan zen garaian (1881-1921, Bigarren Karlistadiaren ondoren) galera handia izan zen Begoñako basilikan. Evaristo Bustintzak, Kirikiñok, 1916an Euzkadi egunkarian idatzi zuen horretaz.

« Izkaldi hau (euskarazkoa) izan zen eleizatik at edo kanpoan. Eleiza barruan, goiz ta arratsalde erderaz esan zan Jaunaren itza.

Onek ez gaitu bape ikaratzen, aspalditik dakigu ba gure euskereari despatxua emon jakola Begoñako eleizatik, euskaldunak izan arren eleiza hori irasi ebenak eta bertan Ama Neskutsaganako eraspen edo deboziñoa asi ebenak; euskalduna dan arren ondiño Begoña erria; ta atzo lez, iñoz eltzen diran arren bertara euskaldun talde ikaragarriak Goiko Amaren oiñetara

»

Kirikiño, Evaristo Bustintza, Euzkadi egunkaria, 1916[55]


1920ko erroldaren arabera, Bilboko biztanleriaren % 20 euskalduna zen.[54] Ehun urtean Begoñako egoera soziolinguistikoa irauli zuen: herri euskaldun hutsa zena zeharo erdaldundu zuen, euskara isilarazi arte. Frankismo garaian euskaraz berba egitea kartzelara eramateko arrazoia izan zen.[56] Ekonomia eta hizkuntz politika frankistek euskararen egoeraren gaiztotzea areagotu zuten, Bizkaira Espainiatik erdaldun-olde ugariak etorri ziren eta. Bilbon 1981ean, berriz, % 6 bakarrik ziren euskaldunak.[54] Baina ez zen erabat galdu, katea ez zen eten. Euskaldun batzuek eutsi zioten hizkuntzari [57] eta Ikastolak eta gau-eskolak sortu ziren gero.[58]

Eustatek emandako 2006ko datuen arabera, mahatsorrien laurden bat-edo euskalduna zen, zehazki 24.734 pertsona (% 23), Bilbo osoko % 24,3 baino ehuneko apur bat baxuagoa, beraz. Kopuruari dagokionez, Santutxu, Txurdinaga eta Uribarri auzoek euskal hiztun gehien ematen dituzte (14.500 hiritar inguru), baina ehunekoei dagokienez, Otxarkoagako baserri-eremua, Loruri, Castaños eta Begoña diraeuskaldunenak.

Euskararen indarguneak Begoñan

Hedabideak
Anaitasuna aldizkaria. Imanol Berriatuak hiztegitxo bat gehitzen zuen azken aurreko orrian.[59][60]

Anaitasuna aldizkari aitzindariak Santutxun izan zuen egoitza nagusia. Imanol Berriatuak sortu zuen euskarazko aldizkari orokor hura eta 1953ko ekainetik 1982ko apirilera argitaratu zen.

Berton hilabetekaria Batana Batu kultur elkarteak argitaratu zuen 1998tik 2014ra bitarte. Bere azken urteetan ia 2.000 etxetara heltzen zen, Asapala Kultur Elkartearen eskutik. Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Uribarri eta inguruetako albisteak argitaratzen zituen paperezko herri-aldizkari honek. Edizio digitala 2005tik 2012ra Asapala Kultur Elkartearen webgunearen egituraz baliatuta plazaratu zen.[61] 2012tik 2014ra bitarte Bertonaldizkaria blogak zabaldu zuen aldizkariaren bertsio digitala[62] eta 2014az gero Uriola plataforma bidez argitaratzen hasi zen.[63]

Santutxu y +: doako hilabetekaria da Santutxu, Begoña, Bolueta, Txurdinaga, eta Otxarkoagako albisteekin.

Gau-eskolak
Santutxuko gau-eskolako sortzaileetako batzuk (Arg.: Uriola, Joseba Basterra)

Pertsona helduei euskara irakasteko lehenengo gau-eskoletako bat izan zen Santutxukoa 1966an. Euskara modu komunikatiboan eta praktikoan irakasteko Euskalduntzen eta Alfabetatzen liburuak bertan sortu ziren. Ordura arte erabili zen "Euskara ire laguna" liburua agortu zenean, euskara batu berri hura ikasteko metodologia berritzaile bat sortu zuten. Modu autodidaktan, talde-lanean, eta Imanol Berriatuaren gidaritzapean asmatu zuten metodoak arrakasta lortu zuen gero, eta hainbat gau-eskoletan erabili izan zen hainbat urtez. [64][65] Lehenengo gau-eskola haren sortzaileen artean hauek ibili ziren: Joseba Arrieta, Patxi Uribarren, Martin Basterra, Joserra Etxebarria, Tasio Erkizia, Joseba Basterra...[66]

Korrikaren zain (1982)

Geroago, 70eko hamarkadako bukaeran, beste auzoetan ere sortu ziren gau eskolak. Begoña-Txurdinagan, esaterako, basilikako lokaletan antolatu zuten hasieran. eta urte batzuk geroago, Txurdinagan. Gau-eskola hartako sortzaile eta irakasleen artean hauek hauek aritu ziren, besteak beste: Nekane Aramendia, Txelu Nieva, Jon Landeta, Ander Ros, Patxi Ros, Kepa Sarasola, eta Imanol Murua.[67]

.

Ikastolak

Karmelo ikastola, Begoñazpi ikastola eta Artxandape ikastola Euskal Herri mailako lehenengoetakoak izan ziren 1970eko hamarkadan. 2015an ikastola horien sortzaile batzuei Lauaxeta saria eman zien Bizkaiko Foru Aldundiak: Joseba Arrieta, Josu Meabe, Josune Zearra eta Sabin Zubiri-rekin batera irakaskuntza-munduan aitzindaria izateagatik.[68][69]

Santutxuko bertso-eskola

Santutxuko bertso-eskola beteranoenetako bat da, Bilboaldeko nagusia dena.

Euskaltzainak

Mahatsorrien artean badira zazpi euskaltzain hauek:

  1. Xabier Kintana (1946), idazlea eta euskaltzaina. 1966an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 1993ko urriaren 29an, euskaltzain oso. 1994an egindako sarrera-hitzaldian, Bilbok euskararen bizitzan izan duen eragina azaldu zuen. Euskaltzaindiko idazkaria da 2002ko otsailaren 22tik.[70] Gainera, 2009ko martxoaren 21ean, Academia de l'Aragonésko ohorezko akademiko izendatu zuten.[71]
  2. Patxi Uribarren (Aramaio, 1942), 1971z gero euskaltzain urgazle izan da, 2008ko irailaren 26an euskaltzain oso izendatu zuten arte, Henrike Knörrek utzitako tokia betetzeko.[72] "Izan zirelako gara, eta garelako izango dira” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Aramaion 2010eko maiatzaren 28an.[73][74] 2017an Euskaltzaindiak euskaltzain oso emeritu izendatu zuen Joan Mari Torrealdairekin batera.[75]
  3. Karmelo Etxenagusia (Iurreta, 1932- Begoña, 2008). Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1965eko irailaren 24an, eta ohorezko euskaltzain 1998ko apirilaren 24an.
  4. Martin Orbe (Errigoiti, 1934), ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2014an.[76]
  5. Jose Ramon Etxebarria, (Gernika, 1948), Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2006ko maiatzaren 26an.[77] Euskaltzain ohorezko izendatu zuen Euskaltzaindiak 2024ko maiatzaren 31n.[78]
  6. Iñaki Gaminde, (Errekalde, Bilbo, 1958), EHUko irakaslea eta EUDIA taldeko kidea izan da 2018an erretiratu arte. Euskaltzain urgazle 1996ko martxoaren 29tik. Mendebaleko euskara edo bizkaieraren hiztegia eta gramatika biltzen ibili zen herriz herri. Bizkaieraren fonotekea sortu zuen.
  7. Eneko Barrutia (1966), terminologian eta lexikografian aditua izanik, Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2021eko azaroaren 26an, nahiz eta Euskaltzaindiaren barruan Corpus batzordean ziharduen 2013az geroztik ere.[79]

Txakolindegiak

Txakolindegi-giroa Begoñari buruzko Erakusketa (Bilboko Euskal Museoa, 2018)

Kalea nagusitu zen Begoñan XX. mendean, eta gaur egun ez dago txakolindegirik. Familia bik txakolin "garratza" egiten dute oraindik baina ez dute saltzen, etxekoen artean edaten da.[13] Begoñako txakolindegietan oso ohikoa ziren hainbat pitxarrak batu zituen Gregorio Urkaregi medikuak, haiek desagertu baino lehenago. Pitxarrak 32 txakolindegi hauetakoak ziren: [80][14]

  • Errekako bidean Uriarte edo Mosu, eta Garaizar,
  • Zabalbide kalean Matías Sarasola edo Gallaga, Katezarra, eta Urruñaga. Zabalbideko frontoiko txakolindegia Gerra Zibilaren ostean eraitsi zuten.[81]
  • Otxarkoagako bidean Feliciano Rekalde (La Corrala), Madariaga, Teles, Txopoli, Artetxe (Isabel Añabeitia, Melchor eta Zenobia La Rubia), Lozoño, Larrakoetxe, Fidel Elorriaga, Plazakoetxe, Gazteluiturri (Andresa Gaztelu), eta Santiago Maguregi (Luisa Beldarrain),
  • Artxandan Isidro Aurrekoetxea, Simón Lozano, Martzel Bilbao, Valentín Eguskizaga (Mendikoetxe, Sanroke bidean),eta Pantoa (Máximo Gorostiola, Iketxas, Zamudio),
  • Uribarrin Abasolo eta Montaño,
  • Trauko bidean Patillas (Gervasio Bilbao eta Eleuteria Agirre, Etxerre baserrian), eta Larrazabal (José Julián Urrutia).
    Folle blanche motako mahats mordo bat.
    Begoñako txakolindegietako edalontzi tipikoa

"Folle-blanche" motako mahatsa (Mune mahatsa) erabiltzen zutengarai hartan eta mahats mota bera erabiltzen dute oraindik azken bi familia txakolingileek, batzuetan "Courbu Blanc" motarekin ere nahastuta, "hondarribi zuri" gisa ezagutzen dena. Mota bereko "Folle noir" mahatsarekin txakolin beltza edo gorria lortzen da.

Begoñako txakolindegietan kanpai-forma berezia zuen edalontzia orokortu zen. Horrek badu bere azalpena. XIX. mendean Espainiako errege-erreginen bat Bilbo bisitatu zuenean, Bilbon jai handia antolatu zen. Zezenketak izan ziren, erraldoi eta ipotxak (buruhandiak) itsasadarrean zehar dotore apaindutako txalupa batean jaitsi ziren, eta Plaza Barria Venezia txiki bat bilakatu zen urez beteta, gondolekin eta guzti, girlanda ugarirekin, eta argiztapen ikusgarria lortu zuten olio-lanpara gisa kristalezko ontzi txiki ugari jarriz. Erret-bisita bukatuta ontziak erretiratu eta Abusuko udal-biltegira eraman zituzten. Udaletxean ez zekitenez material horrekin zer egin behar zen, txakolindegia zuten udal langile batzuek hartu zituzten edalontzi gisa zelanbait erabili ahal izateko. Harrezkero, mota horretako edalontzi berriak egin behar izan zituztenean, aurrekoen eredu berarekin eskatu zituzten.[82][83].

Begoñako txakolin-pitxarrak, Gregorio Urkaregiren bildumakoak.[84]

Herri-mugimenduak

Santutxuko herri-mugimenduak

  • Santutxuko Familia Elkartea. 1967an sortu zuten hainbat auzkideren artean (Javi Perez, Javi Magaña, Alberto Salvador…) hirigintza duina herritarren mobilizazioen bidez lortzeko asmoz: espaloiak eta kaleen asfaltatua lortzeko, kiroldegi egokiak eraikitzeko...
  • Uriola.eus Bilboko auzoetako euskarazko komunikabide digitala da. Tokiko albisteak eskaintzen ditu euskaraz eta, gainera, euskaldunon eta herri mugimenduko eragileon topaleku birtuala ere bada, albisteak eta agenda trukatzeko lekua.
  • Bizit Santutxu: crowdfundingerako gunea (mikromezenazgo).
  • Santutxuko Merkatarien Elkarteak 25 urte baino gehiago daramatza auzoko merkataritzaren aldeko lanean.[85]

Otxarkoagako herri-mugimenduak

Uribarriko herri-mugimenduak

  • Aletu Uribarriko Emakumeen Elkartea[89]
  • Gure Etxea Uribarriko Auzo Elkartea

Kultura

Kultur Elkarteak

  • Bego-Oña dantza taldea 1974an sortua zen. Nagusien taldea jardunean egon zen zazpi urtez, gero umeen taldeak jarraitu zuen beste urte batzuetan. 1974an taldea sortu baino lehen Arabella auzoan ume talde bat ibili zen dantzan 1969tik Bego-Oña izenarekin.[90]
  • Jatorki abesbatza, Andoni Arregi zuzendariarekin eratu zuten hasierako taldea Bilboko San Anton abesbatza bi abesbatzatan banandu zenean. Geroago Marian Urkiola aritu da zuzendari.[94][95]
  • Kaixo (Bilboko konpartsa), Zurbaranbarri auzoko konpartsa.
  • Karmela lokal autogestionatuak. Lehenago izandako Karmelo ikastolako lokaletan antolatua, Fika kalean.
  • Mahats-Herri konpartsa (1978-1981), Begoñako konpartsa eta fanfarrea. Konpartsak Bilboko lehen aste nagusietan eta ihauterietan parte hartu zuen (1978-1981). Konpartsako sortzaileen artean beste elkarte hauek ere egon ziren: Ugarteburu kaleko kartoizko banda, Arabella eta Bost Batean-ekoa, Otxarkoagako abesbatza...[96]
  • Pa...Ya konpartsa eta kultur elkartea
    Uribarri konpartsa Begoñako jaitsieran, Zabalbide kalean, Bilboko Aste Nagusia 1982an
  • Salbatzaile Dantza Taldea (1978) , Kastaños auzokoa.
  • Santutxu Kantari. Auzotarrek kalean euskal kantak taldean abesteko ekimena. Tasio Erkizia da antolatzaileetako bat.
  • Sama Siku (1979), Bilboko Aste Nagusian hasierako urteetan konpartsa eta fanfarre moduan aritu zen. 1980an konpartsa desegin zutenean, fanfarre bere kabuz geratu zen.[97] Harrezkero, hainbat ekitalditan parte hartu dute, pribatu nahiz publikoetan.[98]
  • Sorgintxulo, Santutxuko lehenengo gaztetxea, Karmelo komentuko lokaletan egon zen.
  • Sustraiak, emakumezko abesbatza.
  • Tanttaka Euskara Taldea (2004), Uribarri auzoko Euskara Taldea.
  • Uribarri (konpartsa) (1979), Uribarri auzoko konpartsa.
  • Uribarriko Gazte Konpartsa.

Monumentuak

Eskulturak

  • Bernabe Garamendi eskulturearen omenez mausoleo neoklasiko bat jarri zuten Begoñako hilerrian. Garamendiren diszipuloa izan zen Higinio Basterrak egin zuen Bernabe Garamendi oraindik bizirik zegoela, eta hori izan zen Basterraren lehenengo obra garrantzitsua. Monumentuaren goi aldean aingeru iragarle bat dago, hatz bat zerurantz zuzenduta duela.
  • Bere etxea eskola bat egiteko Begoñako herriari oparitu ziola-eta, Garamendiri omenaldia egiteko beste monumentu bat egin zuen Higinio Basterrak, Begoñako errepublikak eskatuta. 1907an inauguratu zuten, Begoñan bertan jarri zuten, basilikatik oso gertu, udaletxearen eta eskultoreak emandako eskolen artean. Eskultura hori lan erromantikoa da, haurraren irudian lirismo sentiberaz betea eta artistaren erretratu espresionistan aztertzeko gaitasuna. 1960eko hamarkadan udaletxea eta eskola hori bota zituztenean (Zumalakarregi hiribideko tunelak egiteko) eskultura Uribarriko eskolara eraman zuten, atari nagusian ikus daiteke.
  • Garamendiren omenezko eskultura Uribarriko eskolan

Elizak

Dorreak

  • Kofradiaren etxea eta basilika 1835ean, lehen karlistaldia bukatuta.
    Patroiaren jauregia, basilikaren aurrealdean egon zen.
  • Artagan muinoko gotorlekua. Zabalbide kaletik eta Arabella auzotik gertu zegoen. Egun ikasleentzako Artagan egoitza dago muino horretan.

Udaletxea

Errepublika etxea (1764-1957). XVIII. mendekoa zen. 1764an eraiki zuten, 1856an konponduta eta 1957an bota zuten. 1856ko konponketen proiektua Juan Pastor arkitektoarena izan zen. Obran Galdakaoko harria erabili zuten, Arrigorriagako karea eta Portugaleteko area.

Zubiak

Beste eraikin batzuk

Jaiak eta ospakizunak

  • Santutxuko inauteriak
  • Maiatzaren 15a. San Isidro
  • Ekainean Otxarkoagako jaiak
  • Uztailaren 14an: Santutxuko Karmen jaiak
  • Abuztuaren 15a: Basilikaren ingurua. Erromesaldia.
  • Urriaren 11a.

Kirolak

Kirol elkarteak

  • Mallona futbol zelaia.
    Begoña Kirol Elkartea (1924)
  • Danok Bat Futbol Kluba(1972)
  • Gailurra Mendi Taldea Uribarrikoa
  • Moraza Futbol Kluba Uribarrikoa
  • Otxartabe Kirol Kluba
  • Santutxu Futbol Kluba, 1918an sortua, egun harrobiko lana ondo lantzen du, izan ere, hogei talde baino gehiago baditu.
  • Santutxu Hockey Taldea. Patinen gaineko hockeyko taldea.
  • Santutxu Mendizale Taldea. 1973an elkartea sortu zuten mendizaleen arteanaritu ziren Arturo Arruza eta Ramon Basterra.
  • Sei Izar kros herritarra. Auzo-elkartearen ekimena da (J
  • ZetaBarri Futbol Kluba Uribarrikoa

Zabalbideko frontoi aitzindaria (1879-1936)

Zabalbideko frontoia eskuinaldean (1902)[99]

Gaur egun 25. zenbakidun portalea dagoen lekuan, 1869an, “Zabalbideko Pilotalekua” inauguratu zen, oraindino Begoñako Errepublika zen hartan. Lehenagoko dokumentuetan Zabalbide auzoan Vista Hermosa etxeak zeukan pilotalekua aipatzen da; horrela bada, ezin da ziur jakin aurretik zelako taiua zuen.[100][101] Alboko horma etxekoa omen zen eta frontisa zuen,[101] Pala-jokoa eta ezker pareta asmatu barik zeuden garai hartan.

Donostian lehen adibide esanguratsua Ategorrietako Jai Alai pilota jokoa izena zuen frontoia izan zen. Eredugarria, etorkizunean eraikiko ziren beste askorentzat. Espazio publikotik, espazio pribatura pasako zen pilota jokoaren ikuskizuna.[102] Bilbon, esaterako, XIX. mendeko urte askotan Pilota kalean zegoen pilota-leku publiko bat, harresiko hormaren bat erabilita ziur aski. Herri guztiek eraldatu zituzten herrietako pilota plazak, herrietako pilotalekuak [103] [104]

Pala pilota-aldaera Zabalbide frontoian sortu omen zen XIX. mendean.[105]

Garai hartako diseinu berritzailea zuen "ezker-pareta" motako pilotaleku berri hark. Bertan sortu zen pilotako pala jokoa frontisaren ezkerraldean bigarren pareta zeukala. Orduan ezarri zituzten pilota garaikidearen ezaugarriak eta jokatzeko moduak. Joko luzea (aurrez aurrekoa, laxoa edo errebotea, adibidez) gainbeheran sartu zen eta gaur ezagutzen ditugun joko mota nagusiak (esku huska, pala, zesta modu desberdinak…) finkatu ziren orduan. Prozesu horretan Bilbo aldeak zer esan handia eduki zuen, bertako pilotaleku berrien inguruan ibili zirelako hala pilotaririk onenak nola zaletu ugari.[106]

Begoñako Errepublikako frontoi hura gutxi iraun zuen baina. Zazpi urte geroago suntsitu baitzuten Bigarren Gerra Karlistan Bilbok jasandako bonbardaketetako batean. Hamar urte geroago berreraiki zuten, eta gainera bolatokia eta txakolindegia zeuden alboan.[105]

Arrakasta lortu zuen pala-joko berriak, eta frontoi horretatik figura handiak atera ziren. Juan Guisasolak, Begoñés I.a izenaz ezaguna, pala irauli zuen aurrelari gisa, hamabost urterekin Bilboko jokalari guztiak garaitu zituen.[105] Frontoi horretara joateko joera handia eduki zuten "mahatsorriek"[107] eta txinboek (bilbotarrek). Azken horiek Zazpi Kaleetatik igotzen ziren pilotan edo boloetan jokatzera eta bertan txakolina eta sagardoa edatera.[100]

Ezkerparetako pilota-modalitate berriek lortu zuten arrakastarekin pilotaleku berriak egin zituzten geroago Bilbon, zein baino zein dotoreago eta handiago: Abando (1885), Deustua (1887), Amistad kaleko Recreo Bilbaino (1890), Euskalduna (1895)… Frontoi zaharretatik bakarrak zirauen, Zabalbidekoak. Eta txoko gehiago zeuden, zaletuentzat nahikoa baitziren horma sendo bi pilotan jokatzeko. Horietakoa zen, esate baterako, Begoñako Udaletxeko arkupea.[106][108]

Begoñés ezizena erabili zuten Begoñako pala jokalari batzuek, Zabalbideko frontoiarekin lotura estua eduki zuten, nahiz eta gero karrera profesionalak Bilbon, Madrilen, Habanan edo Mexikon egin zituzten. Lehenengo lauak anaiak izan ziren (Juan, Miguel, Rafael eta Higinio Gisasola Bilbao) eta ondoren Higinioren semeek eman zioten segida leinuari. Bigarren Karlistaldiaren ostean gerran jasandako kalte handiak konpondu eta berriro jarri zuen erabilgarri (1879). Orduko pilotaleku berrien aldean laburra zen Zabalbidekoa, beren-beregi esku pilotan jokatzeko egokia. Bertan trebatu ziren Antonen lau seme, bera eta aitita maisu zituztela.[109]

Frontoia behera bota zuten Gerra Zibilaren ostean etxebizitzak egiteko.[100]

Pompeu Fabra Begoñan bizi izan zen

Pompeu Fabra katalanaren "Txillardegi" (1917)
Pompeu Fabra hizkuntzalari katalana Zabalbide kaleko Orue etxean bizi izan zen.

Pompeu Fabra, katalanaren eredu estandarra sortu zuen irakaslea, Begoña herrian bizi izan zen urte batzuetan XX. mendeko hasieran. 1902an, Bilboko Ingeniaritza Eskolako kimika-katedra irabazi zuen oposizio bidez, eta han izan zen irakasle 10 urtez. Garai hartan Ingeniaritza Eskola hori Zazpikaleetan zegoen, Begoñara igotzeko galtzarentako beheko aldean. Hasieran Bilboko Henao kalean bizi izan zen eta azken urteetan Begoñan. 1912an, Bilboko Unibertsitateko katedra lortu ondoren, lanpostua utzi eta Kataluniara itzultzea erabaki zuen.[110][111][112][113][114] Nahiz eta 10 urtez Kataluniatik urrundu zen, urte haietan filologiarako dedikazioa areagotu egin zuen. Pompeu Fabrak idatzi zuen gramatika osatuena 1912an argitaratu zuen, hau da, Begoñan bizi izan zen azken urtean.[111]

Begoñako helbidea hau zen: Santa Clara, 6, 1r pis, (G.U.).[111] Baina garai hartako Begoñako elizateko Santa Klara kalea ez zen gaurko Santa Klara kalea dena. Begoñako Errepublikako Santa Klara kalea Zabalbide kalearen jarraipen bihurtu zen Bilbok Begoña anexionatu zuenean. Santutxu kalea hasten den tokian hasten ziren Begoñako lurrak orduan (frontoi bat zegoen gertu) eta hor hasten zen Santa Klara kalea ere.[115][114] Helbide horretan Orue jauregia zegoen, Pompeu Fabraren familia lehen solairuan bizi zen. Etxe hori 1937tik 1942ra emakumeentzako kartzela izan zen,[116][117] eta geroago Santa Marta klinika ere 1970eko hamarkadara arte. Etxebizitza bloke handiak eraiki zirenean.[118] bertan kokatu zen Karmelo ikastolaren zati bat 1978tik 2014ra arte, Orue jauregian egon zen tokian bertan, gutxi gora behera. Beraz, toki horretan lan handia egin zuen Fabrak katalana berreskuratzeko, eta, kasualitatez edo, toki horrexetan lan aitzindaria egin zuen Karmelo ikastolak euskara berreskuratzeko.

Hilerria

Begoñako hilerria.

Begoñako errepublikaren lekuko garrantzitsuenetako bat Begoñako hilerria da. 1813an zabaldu zuten, hildakoak elizetatik kanpo lurperatzera behartu zutenean. Bilboko hilerri zaharrena da. 1943an lurperatu zuten azken hildakoa lurpeko hobietan; 2003an panteoietan. 2006an itxi zuten. [119]

2021ean 'Begoñako Argia' proiektua martxan jarri zuten, Begoñako hilerria kendu eta parke bat egiteko asmoz.[120] Parkea sortu aurretik, ordea, bertako hezurrak atera, aztertu eta sailkatu zituen Aranzadi zientzia elkarteak. Hilerriko gainerako elementuak ere aztertu zituzten arkeologia, biologia eta antropologiaren ikuspuntuetatik. Proiektua 2022ko abuztuan bukatu zen 4.700 gorpu lurpetik atera ostean.[121][122][123][124][125]

Aranzadiko historialariek erakundeetako artxiboak aztertu zituzten. 1936ko gerran hil eta Begoñan lurperatutako 40 lagunen zerrenda osatu zuten; gehienak, 1937an hilak. Anartz Ormaza arkitekto eta Aranzadiko kidea izan zen proiektuaren koordinatzailea. Garai bakoitzean hilobietan zer eratako harriak erabili ziren ere aztertu zuten, Laura Damas EHUko Geologia Fakultateko ikertzailearen zuzendaritzapean.[126]

Bilbok behartuta anexionatu zituen Begoña eta Deustu 1925ean

Bilbok mendeetan zehar Begoñak baino hazkuntza askoz handiagoa izan zuen populazioan, botere ekonomikoan eta politikoan. Eta horren ondorioz Bilbok Begoña udalerria anexionatu zuen 1925. urtean Primo de Riveraren diktaduraren garaian.[127][128] Ordura arte Begoñako udalerriak botoa eta jarlekua zeukan Bizkaiko batzar nagusietan, eta 36. jarlekua betetzen zuen. XIX. mendearen erdialdean, auzoak 5.000 biztanle inguru zituen, sakabanatutako etxebizitzetan bizi zirenak.

1924ko tramiteak eta erresistentzia

Begoñako errepublikaren baserrialdeko guardiak (Bilboko Euskal Museoa, 2018)

Anexioa ez zen borondatezkoa izan. Zazpi hilabeteko erresistentziaren ondoren, Deustu, Begoña eta Erandioren aldetik, 1924ko urriaren 29an, anexioa 55 Errege Dekretuaren bidez ezarri zen. Ez zen kontuan hartu elizateen oposizioa, eta ez zen erreferendumik egin, elizateak eta hiria anexioaren aldekoak ziren ala ez jakiteko.[38]

Primo de Riveraren diktaduran, Bilboko Udalak Federico Moyua alkatea buru zuela —Julio de Echagüe gobernadore zibil eta militarrarekin horretan bat etorrita—, 1924ko martxoaren 24ko bilkura berezian onartu zuen 1917ko abenduaren 14ko akordioa, Begoña eta Deustu elizate osoak Bilboko hiribilduari anexionatzekoa berrestekoa. Horretarako, Madrilgo Direktorio Militarrera eraman zuen jurisdikzio mugakideak automatikoki anexionatzeko dekretu baten beharra. Eskaera hori, elizateen aurkako erabateko jarrerari eta erregidoreek aurkeztutako errekurtsoei kasurik egin gabe, 1924ko urriaren 29ko Errege Dekretuan gauzatu zen. Deustu eta Begoñako errepublika independenteak "Bilboko tokiko erakunde txiki" bihurtuz (gaztelaniaz: Entidad Local Menor).[38]

Anexioa geldiezina zelakoan 1924ko abuztuan, Eskauriaza alkateak utzi egin zuen kargua egun batzuetarako, ez zuen Begoña entregatu nahi. Eta Ernesto Allendek ordezkatu zuen.[38] Beronek alkate interino gisa jarraitu zuen urtea bukatu arte. 1924ko abenduaren 31koa izan zen Begoñako udal batzaren azken akta eta akta horretan Ernesto Allende azaltzen da alkate interino moduan.[129]

Begoña eta Deusturen anexiorako Juntakideak La Unión Patrióticako presidenteak izendatu zituen (La noche, 1924-12-31)

1925eko lehen eguneko ekitaldiak

1925eko lehen egunean Bilboko Udalbatza (hamazazpi automobilekin eta mazero, klarinete eta atabalari ugarirekin) ibilbide bat egin zuen, eremu berriak berganatzeko hasieran Lutxanako zubira (Erandio) joan zen eta, ondoren, Deustuko eta Begoñako udaletxeetara. Hiru toki horietan lurralde-eremuaren jabetza hartu zuen. Begoñan, botere-eskualdaketa Errepublikaren Etxean gauzatu zuen César Ballarín gobernadore berriak. Hark, jarduneko alkate Ernesto Allenderen alkate-makila hartuta, Moyuari eman zion. Allendek sortutako haserreak ahazteko eta anexionatuekiko errespetua eskatu zuen. Balkoira atera ondoren segizioa basilikara joan zen, Deustuko, Begoñako eta Bilboko zutoihalak aurretik zihoazela, han zain zegoen basilikako patroia, Vargasko markesa, eta parrokiako kabildoa —Bernardo Astigarraga buru zuela—, Salbea kantatzeko. Atxikitze-ekitaldiak Atxurin amaitu ziren geroago, Hiri-Gutuna irakurrita Diego López Harokoaren estatuaren aurrean, aldamenean anexionatuen zutoinak eta hagak kokatu zirela. El Noticiero Bilbaíno egunkariak erlikia gisa aipatu zituen anexionatuen ikur horiek Udaletxera eraman eta beira-arasa batean gorde ziren. Gaur egun, Begoñako zutoihala, Abandokoaren ondoan, Bilboko Udaletxeko eskaileretan dago, 1890ean Amadeo Deprit Quinet kristalgin belgiarrak egindako kolorezko beirateen parean, Areto Arabiarrean.[38]

1925eko bigarren eguneko aginduak

1925eko urtarrilaren 1ean anexioa gauzatu ondoren, Amadeo Deprit bihurtu zen Begoñako Toki Entitate Txikiko Auzo Batzarreko burua. Begoñako hauteskundeetan aukeratutako ordezkariek nahi ez, eta Amadeo Deprit prest azaldu zen anexio-prozesuan Begoñako ordezkari moduan kolaboratzeko. Zehazki hitz eginda Deprit ez zen alkatea izan. 1924ko urriaren 29ko argitaratu zen anexioaren dekretuak sortutako erakundea izan zen Toki Entitate Txikiko Auzo Batzar hori, Bilboko Udaleko Batzorde Betearazlearekin batera, Erandioko zati bat eta Deustuko eta Begoñako elizate osoak hiriari lotzeko.[38][39]

Aurreskua Begoñan (Villaamil, 1850)

Anexioaren biharamunean, Moyuak auzo-batzarrak eratu zituen. Aurreko udal batzako kide hautatu bat ere sartu gabe, Begoñako "auzo-batzarra" honela osatu zuen: Amadeo Deprit, Isidoro Candina, Francisco Eguiluz, José Sánchez, Luis Landeras, Nicolás Vidal, Martín Gutiérrez eta Manuel Palacio. Amadeo Deprit bihurtu zen Begoñako Toki Entitate Txikiko Auzo Batzarreko burua. Batzarreko lehendakari zen aldetik, Deprit-ek, urtebetean eta auzo-batzar horren barruan, lurralde-eremuaren eta elizate zaharraren ondarearen jarraitasuna defendatu zuen, horrela Bilboko Udalean zegokion ordezkaritza-maila lortzeko, Begoñako langileak Bilboko udalean zuzenean sartu ahal izateko eta kontribuzio eta zergak aldi baterako izozteko. Begoñan aspalditik zeuden behar batzuk zelanbait asetzea lortu zuen, hala nola bideetako argiteria publikoa (Basarrate, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Artxanda), saneamendua (Trauko), ikuztegiak berritzea, Santutxutik eta Boluetan eskolak sortzea, eta Bilboko Zazpi Kaleetako Aurrekoetxea kaletik abiatuta Santutxuraino igoko zen tranbiaren eraikuntza proiektatzea.[38]

Erabateko anexio formala (1925-11-12)

Begoñako tranbia zaharra. K-Toñoren grabatua.

Behin behineko auzo batzarraren azken bilera 1925eko azaroaren 12an egin zen, 1925eko urriaren 30eko Errege Dekretoak Bilboko entitate txiki berri haien behin betiko anexioa eta haien erakundeen desegitea ekarri baitzituen. Hilabete bat geroago, Amadeo Deprit, Jenaro Lumbreras eta Anastasio Gardeazabal zinegotzi izendatu zituzten Bilboko Udalean Begoñako Barrutiko ordezkari. Ekitaldi berean, Bilboko hirugarren alkateorde hautatu zuten Deprit, eta hainbat udal-batzordetan parte hartu zuten.[38]

Sei urte geroago, Espainiakoko Bigarren Errepublika iritsi zenean, 1931n, Begoñako barrutia Bilboko bigarren populatuena zen. Artean, auzoak eta auzoko alkateak hauek ziren: Askao (Máximo Lara), Basilika (Francisco Barreneguren), Bolueta (Juan Ortega), Esperantza (Silvestre Kortabitarte), Galtzadak (José Luis Marco), Karmelo (Saturnino López), Kristo (Prudencio Sever), Otxarkoaga (Félix Machain), Santo Domingo (Deogracias Fernández Vega), Trauko (Máximo Royo), eta Uribarri (Cecilio Lechón). Auzo industrialak ere baziren orduan Bolueta eta Etxebarria, esaterako.[130]

Mahatsorri ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Mahatsorri ospetsuak»

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  5. a b c d e f g h i Ermitas de Vizcaya. Begoña. .
  6. a b Pa Ya Konpartsa; Ortega, Hektor. (2024-03-22). BEGOÑA 1924-2024. Galdutako herria berreskuratzera goaz! bideoaren kopia. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  7. (Gaztelaniaz) Pedro, Begoña, José y Tomás, begoñeses de pura cepa Arantza Rodriguez (Deia, 2017-02-12)
  8. (Gaztelaniaz) Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli Deia (Amaia Mujika Goñi eta Alex de Urcaregui Urruchua, 2016-06-25)
  9. (Gaztelaniaz) Los ‘chimbos’ en sus chacolís Deia (Amaia Mujika Goñi, 2015-06-13)
  10. (Gaztelaniaz) PEREDA GARCÍA, IÑAKI (testua); APARICIO, JUANMA (fotografía). (2011). Osterak Bilboko auzoetik - 2. Antzinako Begoñako Elizatea. // Paseos por los barrios de Bilbao - 2. La antigua Anteiglesia de Begoña. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila. Bilbao. Área de Cultura y Educación del Ayuntamiento de Bilbao ISBN 978-84-88714-32-9..
  11. Sarasola Gabiola, Kepa; Altuna Gabiola, Ander. «Orri edo zorri? Zer da "matzorri" hori? -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  12. Abaitua, Eulalia. (2005). Begoña 1900. Errepublika eta Santutegia / República y Santuario. Bilboko Euskal Museoa, 56-59 or. ISBN 978-84-933868-1-8..
  13. a b c Uriarte, Maite; Uriarte, Bittor; Rubio, Luis; Sarasola, Kepa; Urkaregi, Alex; Kadarso, Esteban. (2024-07-04). «Begoñako azken bi familia txakolingileak -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  14. a b c Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  15. a b c González Oliver, Javier. «Bilbaopedia - República de Begoña. Calle» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  16. «"Begoña 1924-2024" Hektor Ortegaren hitzaldiaren "aurkibidea". -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  17. a b (Gaztelaniaz) Unzueta, Miguel; Férnandez, Fernando. (2003). «Vecunienses hoc munierunt» Bidebarrieta (12) ISSN 1137-4888. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  18. Ortega, Hektor; Pikaza, Ane. (2022-01-01). «'Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak': Freirak, emakumeak Bilboko elizetan.» www.bilbao.eus (Bilbao.eus, Council Publications, Periódico Bilbao,): 42. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  19. 1772ko abenduaren 24an Karlos III.a Espainiakoak sinatutako Errege Zedulan hau ezartzen da: ...que todos los Mercaderes, y Comerciantes de por mayor y menor, Naturales, y Extrangeros, observen la Ley del Reyno que se inserta, y previene lleven sus Libros en Idioma Castellano.
  20. a b Pérez Pérez, José Antonio. Bilbao y sus barrios : una mirada desde la historia. Vol. 3. BILDUMA: BIDEBARRIETA MONOGRAFIAK. Bilboko Udala
  21. (Gaztelaniaz) AlonsoOlea, Eduardo J.. (2016-05-14). «La anteiglesia de Begoña y la primera industrialización» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  22. (Gaztelaniaz) otxarkoagacom. Otxarkoaga. El nacimiento de un nuevo Bilbao. Documental.. Otxarkoagako Auzo-Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  23. a b «Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?» Berria 2023-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  24. Goikoetxea, Jakes. «Autopsia hilerri bati» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  25. Eustat. «Población de la C.A. de Euskadi por barrios de los municipios de más de 10.000 habitantes, según sexo, grupos de edad y nacionalidad (1).» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  26. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Bilbao Open Data, Catálogo de datos, Habitantes por distrito, barrio y edad (totales) 2021» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  27. a b (Gaztelaniaz) Sáez, Olga. (2018-04-28). «Santutxu es uno de los entornos con mayor densidad de población de Europa» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  28. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  29. Igartua Aristondo, Amaia. (2021-10-07). «Bilbok ukatutako Bilbo bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  30. Iñigo, López Simón,. (2021). Bilboko etxola batean. Elkar ISBN 978-84-1360-109-0. PMC 1273463348. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  31. a b c d e f Pérez Pérez, José Antonio. Bilbao y sus barrios : una mirada desde la historia. Vol. 3. BILDUMA: BIDEBARRIETA MONOGRAFIAK. Bilboko Udala
  32. Larrazabal, J.. (2003-10-01). «Mahatsorrien erradiografia, 'Bilbao zenbatekoetan 2003'liburuko datuen arabera, mahatsorriak 125,000 dira» BERTON (Asapala) 59.
  33. «Begoña (2005)» www.geo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  34. Bizkaiko udalerrien heraldika = Heráldica municipal de Bizkaia. Diputación Foral de Vizcaya 1998 ISBN 8477522502. PMC 39229027..
  35. (Gaztelaniaz) «Demolición de la casa de la República» Santutxu Zaharra 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  36. a b (Ingelesez) Ortiz, Mónica Calvo; Rincón, Javier Fernández. (2016). «“Orue”, la prisión habilitada para mujeres. De la represión al olvido.» www.semanticscholar.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  37. a b c «Begoñako tranbian tiroka (1916) -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  38. a b c d e f g h i j k (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia; Cadarso, Esteban. (2023-03-11). «La anexión de Begoña a Bilbao y Amadeo Deprit Lasa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  39. a b c d e (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2024-07-29). «Federico Escauriaza, el alcalde que se negó a anexionar Begoña a Bilbao» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  40. a b (Gaztelaniaz) Alonso Olea, Eduardo J.. (2016-05-14). «La anteiglesia de Begoña y la primera industrialización» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  41. a b c Hidalgo, Juanjo. (2024-01-01). «Bilbon Hara-Hona. Leku-izenak eta euren arrastoa': Begoña. . Ilustrazioa:» Bilbao (Bilboko udala) 2024ko urtarrila: 42..
  42. a b c d Pa Ya Konpartsa; Ortega, Kektor. (2024-05-22). BEGOÑA 1924-2024. Galdutako herria berreskuratzera goaz! Begoñako langileria (53:00-55:20). (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  43. a b «SANTA ANA DE BOLUETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  44. Alonso Olea, Eduardo J.. (2016). Santa Ana de Bolueta : 1841-2016 : renovación y supervivencia en la siderurgia vizcaína. (2{u00AA} ed. argitaraldia) Santa Ana de Bolueta ISBN 9788460888659. PMC 1055573766. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  45. (Gaztelaniaz) «Puente de Isabel II, Bilbao, hace 170 años. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  46. (Gaztelaniaz) Alonso Olea, Eduardo J.. (2011-05-07). «La forja de un mito» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  47. (Gaztelaniaz) AlonsoOlea, Eduardo J.. (2016-05-14). «La anteiglesia de Begoña y la primera industrialización» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  48. (Gaztelaniaz) AlonsoOlea, Eduardo J.. (2016-05-14). «La anteiglesia de Begoña y la primera industrialización» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  49. a b c (Gaztelaniaz) Pareja Alonso, Arantza. «"Las cigarreras del barrio de santutxu" - Bilbao y sus barrios: una mirada desde la historia (volumen 2). Pérez Pérez, J. A. (ed.)» Santutxu zaharra (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  50. «PUBLICACION_las_cigarreras_del_barrio_de_santutxu - Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  51. (Gaztelaniaz) «BILBAO Y SUS BARRIOS: UNA MIRADA DESDE LA HISTORIA (VOLUMEN 2). . PÉREZ JOSÉ ANTONIO. 9788488714978 Jakinbide - Librería Diocesana» www.jakinbide.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  52. «Begoñako azken bi familia txakolingileak -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  53. «Josu Agirre baserritarra, Bilboko 'azken mohikanoa'» EITB 2019-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  54. a b c «Bilbo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
  55. Zuberogoitia Espilla, Aitor; Zuberogoitia, Pedro. (2008). Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara ; XX. mendeko historia. (1. argit. argitaraldia) Bilboko Udala, Euskara Saila, 35-36 or. ISBN 978-84-88714-95-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  56. Garmendia, Lander Muñagorri. ««Orain, tabernetan ez da kantatzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
  57. «“Lehen arbolantxan dena zen euskaraz, hika hitz egiten genuen”» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
  58. Ortega, Hektor. (2016). «Hizkuntza politika Begoñako elizatik ikusita (1844-1938)» Berton (Bilbo) 10.orria (196) ISSN 1577-9025. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  59. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  60. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  61. Berton aldizkariko edukiak sarean Sustatu (2005-10-18)
  62. Bertonaldizkaria bloga 2012ko otsailetik 2014ko otsailera bitarte
  63. Uriola-Berton: Berton aldizkariko aleak 2010etik
  64. Santutxuko gau eskolak 50 urte. (11:20 -18:40 debora-tartean). Bilbo Hiria rratia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  65. Astiz, Iñigo. (2014). «Batasunari putz egin ziotenak» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
  66. Santutxuko kilometroetan 1965eko 'gau eskolako' irakasle eta ikasleak omenduko dituzte. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
  67. «Ander Ros: “XVI. mendearen hasieran bazegoen euskaraz olerkiak idazteko tradizioa” - Deustualdea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  68. Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  69. (Gaztelaniaz) Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  70. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  71. García, Daniel González. «Actuals miembros de l'Academia» www.academiadelaragones.org (Academia de l'Aragonés,) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  72. Berria.eus. [https://www.berria.eus/albisteak/29503/patxi_uribarren_aukeratu_dute_euskaltzain_oso_henrike_knrren_ordez.htm «Patxi Uribarren aukeratu dute euskaltzain oso Henrike Kn�rren ordez - Berria»] Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  73. Uribarren, Patxi. «Izan zirelako gara, garelako izango dira.» (PDF) Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  74. Patxi Uribarren: "Izan zirelako gara, garelako izango dira". Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  75. Berria.eus. «Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren ohorezko euskaltzain izendatu dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  76. «Ohorezko euskaltzain izendatu dute Martin Orbe errigoitiarra» Busturialdeko Hitza 2014-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  77. Etxebarria, Jose Ramon. (2006). Euskaltzain urgazleak. Euskaltzaindiak (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  78. Euskaltzaindia. (2024-05-31). «Euskaltzaindiak 21 ohorezko eta 9 urgazle berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  79. «Barrutia Etxebarria, Eneko» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  80. «Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli. Deia, Noticias de Bizkaia» web.archive.org 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  81. Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Begoñés pilotariak» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  82. (Gaztelaniaz) Vega Pérez de Arlucea, Ana. (2024-05-31). «El florido (y olvidado) vaso de txakoli» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  83. (Gaztelaniaz) Frade Villar, K-Toño. (2017). «Txakolines botxeros (2)» Bilbao (Bilboko Udala).
  84. (Gaztelaniaz) Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli Deia (Amaia Mujika Goñi eta Alex de Urcaregui Urruchua, 2016-06-25)
  85. «SANTUTXU Merkatarien Elkartea» www.santutxubilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  86. (Gaztelaniaz) La Asociación de Familias – Asociación de Familias de Otxarkoaga. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  87. (Gaztelaniaz) Ares Taboada, Rodolfo. «Rehabilitación de Otxarkoaga. Memoria» www.otxarkoaga.com (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  88. (Gaztelaniaz) «Vecinos de un barrio bilbaíno, desalojados del Ayuntamiento por la policía» otxarkoaga.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  89. «‘Uribarriko emakumeen bizi esperientziak Frankismo garaian’ liburua kalean» BERTON 2012-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  90. Danzas 1947-75. (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  91. Coro Garaizarko Matsorriak | Coro Garaizarko Matsorriak. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  92. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  93. Txintxurreta Agirregabiria, Maite. (2022-06-16). «Gaztedi beti gazte, 70 urte beteta ere - Santutxu» Uriola.eus (URIOLA) (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  94. Jatorki abesbatza. «Jatorki abesbatza - Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  95. «Jatorki Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  96. lkontratua90. (2016-12-10). Bego-oña dantza-taldea_testua. (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  97. www.samasiku.com
  98. «El desfile de la ballena incluirá este año ocho arponeros que pedirán ayuda a los niños para localizar al cetáceo» El Diario Norte 2016-8-17.
  99. Begoña 1900, Errepublika eta Santutegia / República y Santuario. Eulalia Abaitua. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa. 2005
  100. a b c Goitia, Zuriñe. (2024-02-01). «Zabalbide kalea, goitik behera» Bilbao (Bilboko udala): 42..
  101. a b (Gaztelaniaz) Estornés, Ceésar. (2020-04-02). «Pelota» Santutxu Zaharra (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  102. Carballo Ostolaza, Daniel. (2015). «Pilota jokoaren desagerpena espazio publikotik, jokoa pribatua bihurtzen denean: pilota jokoaren ezarpen mailak arkitekturan» Aldiri: arkitektura eta abar (23): 49–53. ISSN 1889-7185. (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  103. Carballo Ostolaza, Daniel. (2012-09). [hhttp://www.ingeba.org/liburua/pelotafortificaciones.pdf (Ingeba) Implantación del juego de la pelota en los cascos antiguos. La transformación de la muralla medieval de Laguardia o el baluarte renacentista de Hondarribia, en la implantación del juego de la pelota, extramuros. ] (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  104. Carballo Ostolaza, Daniel. (2012-09). Implantación del juego de la pelota en los cascos antiguos. La transformación de la muralla medieval de Laguardia o el baluarte renacentista de Hondarribia, en la implantación del juego de la pelota, extramuros. (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  105. a b c (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2021-11-13). «Zabalbide, la calle que tanto cuesta» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  106. a b Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Bilboko pilotalekuak» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  107. Sarasola, Kepa; Altuna, Ander. (2023). «Orri edo zorri? Zer da "matzorri" hori? -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  108. Arana Corral. «Historia (Begoñako Arana Corral familiarena)» www.aranacorral.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  109. Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Begoñés pilotariak» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  110. (Gaztelaniaz) Miracle, Josep. (1967). Vida de Pompeu Fabra. Bruguera, 89 or. ISBN B 40197-1967..
  111. a b c (Katalanez) Paloma, David; Montserrat, Mònica. (2018). Ruta Pompeu Fabra Prada / Bilbao (PUBLICACIONS). rutapompeufabra.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  112. Artola Zubillaga, Xabier. (2020-07-16). Mediterraneo usaina – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  113. (Katalanez) Ruta Pompeu Fabra Bilbao. rutapompeufabra.com.
  114. a b Sarasola, Kepa; Kadarso, Esteban; Urkaregi, Alex. «Santutxun bizi zen Pompeu Fabra 1912an, geroago Karmelo Ikastola egongo zen tokian. -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  115. Abaitua Allende-Salazar, Eulalia.. ([2005]). Begoña 1900 : errepublika eta santutegia = república y santuario : [exposición. ] Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa = Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco ISBN 84-933868-1-2. PMC 433624862. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  116. «Orue txaleta emakumeen kartzela ere izan zelako - Santutxu - 2017-11-29» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  117. (Gaztelaniaz) Fernández, J.. (2022-11-26). «Bilbao rescata del chalet Orue a sus 11 ‘rosas’» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  118. (Alemanez) MUJERES ASESINADAS EN LA GUERRA DEL 1936. (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  119. Goikoetxea, Jakes. «Autopsia hilerri bati» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  120. Aranzadi. «Begoña-argia» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  121. «'Begoñako Argia' proiektua amaitu da 4.700 gorpu lurpetik atera ostean - Begoñaldea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  122. Bilboko Begoñako hilerriko desobiratzeak 2021-2022 Exhumaciones en el cementerio de Begoña en Bilbao. Gogora - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  123. Gogora (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua). (2022-03-30). «Gerra Zibilean hildako 42 pertsona desagerturen gorpuzkiak berreskuratu dira Bilboko Begoñako hilerrian» www.gogora.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  124. (Gaztelaniaz) Arrieta, Julio. (2022). «Finalizan los trabajos en el cementerio de Begoña con 4.700 exhumaciones» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  125. (Gaztelaniaz) «'Begoñako Argia': divulgación y formación científica en el cementerio» EITB 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  126. ERREPORTAJEA: Begoñako Argia proiektua bertatik bertara ezagutzen | Bilbo Hiria irratia. 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  127. Ortega, Hektor. «Begoña.» Uribitarteko paperak. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia. (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  128. (Gaztelaniaz) Arbaiza Alvarez, Joseba Koldobika. (2009-01-15). Estudio de la transformación del paisaje de Santutxu: de Mahats-herri al denso urbanismo. 5. Los topónimos se mantienen.. Euskal Geografi Elkargoa (ingeba) ISSN 1697-3070..
  129. (Gaztelaniaz) Ipiña Bidaurrazaga, Aritz. (2011). [https://ojs.ehu.eus/index.php/Bidebarrieta/article/view/18743/16697 No quisieron ser Bilbao. Resistencia de la Anteiglesia de Deusto a la anexión de Bilbao, 1924-1925.. ] Bidebarrieta.
  130. «REPÚBLICA - BEGOÑAKO ERREPUBLIKAZALEAK REPÚBLICA.» www.errepublika.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  131. «Urcaregui Madariaga, Gregorio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • "BEGOÑA 1924-2024". Hektor Ortega. Pa Ya konpartsak antolatutako hitzaldia (Otxarkoaga, 2024-03-22). Ikus hitzaldiaren aurkibidea Uriola.eus atarian
  • Berton aldizkariko ale gehienetan, 10. orrialdeko "Begoña eta Euskerea" atalak informazio histokiko ugari argitaratu zituen ditu aspaldiko Begoña udalerriaz.
  • (Gaztelaniaz) Begoñako Errepublikako udal funtsak / Fondo Municipal de Begoña
  • pa..ya konpartsa
  • Aixeberri konpartsa
  • Santutxu zaharra, imágenes del Santutxu antiguo Argazki zaharretako bloga.
  • Ortega, Hektor, «Begoña kategoria», Uribitarteko paperak bloga. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia.
  • [1]Uriola-Santutxu Santutxu auzoa Uriola komunikabide digitalean.
  • Uriola-Begoñaldea Begoñalde auzoko albisteak Uriola komunikabide digitalean
  • Uriola-Otxarkoaga-Txurdinaga Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoak Uriola komunikabide digitalean.
  • Uriola-Uribarri Uribarri auzoa Uriola komunikabide digitalean.
  • Begoña-Bilbo-Abando eta inguruak. 1811 Gge Bois St Lys, Capitaine adjudant major de la place de Vittoria. Bilketa - Gallica
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254919
  • Commonscat Multimedia: Begoñako Errepublika / Q12254919

  • Lekuak
  • INE: 48020
  • Wd Datuak: Q12254919
  • Commonscat Multimedia: Begoñako Errepublika / Q12254919