Wadati-Benioff eremua
Wadati-Benioff eremua (Benioff eremua edo Wadati eremua) subdukzio-eremuetan sakonera desberdinetan gertatzen diren lurrikaren foku edo hipozentroek betetzen duten esparruari deritzo. Lurrikaren fokuek hondoratzen ari den ozeano-litosferaren hondaratze-angelua islatzen dute. Eremu osoan zehar pilatzen diren esfortzu tektoniko desberdinen ondorioz lurrikara ugari sortzen dira. Lurrikara sakonenak 670 km-tara gertatzen dira, hondoratzen den litosfera ozeanikoen portaera hauskorra bertaraino mantentzen delako.[1]
Subdukzio-eremuetako lurrikaren eremua bi sismologoek, bakoitza bere aldetik aurkitu zuten aldi berean; Kaliforniako Teknologia Institutuko Hugo Benioffek eta Japoniako Meteorologia Agentziako Kiyoo Wadati.
Wadati-Benioff eremuaren okerdura-angelua oso aldakorra izan daiteke, baina normalean 45º baino txikiagoa da.
Wadati-Benioff eremu bikoitza
Kasu batzuetan subdukzio-eremuetan sismikotasuna duten bi gainazal paralelo aurkitzen dira, bata bestearengatik hainbat kilometrora. Adibidez, Japoniako Honshu irlaren azpitik definitzen den Wadati-Benioff eremuan lurrikaren fokuak 30-40 kilometrora dauden bi planotan (bata hondoratzen ari den lauzaren gainazalean eta bestea plakaren barnean) aurkitzen dira.
Bibliografia
Kanpo estekak
- Datuak: Q505708
- Multimedia: Wadati-Benioff zone / Q505708