Violet Neilson
Violet Neilson | |||
---|---|---|---|
1997 - 2003 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1931ko uztailaren 16a | ||
Herrialdea | Jamaika | ||
Heriotza | 2024ko ekainaren 11 (92 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta irakaslea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | People's National Party (en) |
Violet Neilson (Somerton, 1931ko uztailaren 16a – 2024ko ekainaren 11) jamaikar politikari eta irakaslea izan zen.
Bizitza
Violet Neilson 1931ko uztailaren 16an jaio zen Somertonen (St. James, Jamaika). Haren gurasoak Caswell Neilson eta Ellen Stewart ziren. Kingstoneko Mico Teachers' College-n ikasi zuen eta jaioterrira itzuli zen irakasle izateko[1].
Hemeretzi urtez aritu zen lan horretan. Geroago eskualdeko parlamentuko idazkari gisa lan egin zuen[1]. Alderdi Nazional Popularreko kidea[2], 1989tik 1997ra St. James eskualdeko ekialdea eta erdialdea ordezkatu zituen Jamaikako parlamentuan. 1997tik 2003ra, Ordezkarien Ganberako lehen emakume bozeramailea izan zen. Jamaikako Nekazaritza Elkarteko lehen emakume presidentea ere izan zen[3].
Politikatik erretiratu ondoren, elizako boluntario aktibo bihurtu zen[1]. 2024ko ekainaren 11n hil zen, 92 urte zituela[3][2].
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) Thomas, Christopher. «Where are they now : Violet Nielson giving service to her church» The Star 2017-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Jamaica’s first female House Speaker, Violet Neilson has died» Jamaica Observer 2024-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Stewart, Mahiri. «First Female Speaker of the House of Representatives, Violet Neilson has died» Nationwide 90FM 2024-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
Kanpo estekak
- Datuak: Q7933270
Artikulu hau Jamaikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |