Txulalai
Txulalai Arabako Páganos herrian egiten den dantza mota da. Urtero, otsailaren 3an, San Blas egunarekin dantzatzen da. Dantza honek beste izen desberdinak ditu era bai: Tarara, Marmarisola. Dantzarekin batera parte hartzaileek abesti bereziak abesten dituzte.[1] Haren jatorria ezezaguna da. Dantza aurretik elizan, mezatan, San Blas eguneko produkutak bedeinkatzen dira eta, ondoren, kalean, dantza egiten da.
Ezaugarriak
Dantza hau biribilean burutzen da eta, normalean, musika gaita-joleek jartzen dute. Dantza herrikoia denez, herri osoak parte har dezake; era berean, gizonak zein emakumeak, adineko jendea zein gazteak dantzatzen dira, denontzako lekua baitago. Ez da janzkera berezirik behar.
Dantzan hiru atal bereiz daitezke.
- Lehenengoan, dantxulalaitzariek biribilketa doinuaz lagundurik biribilean dantzatzen dute.
- Bigarrenean, dantzariak biribilean aurreratzen eta atzeratzen dira musika moteltzen doan heinean. Besoak eta eskuineko hanka altxatzen dute.
- Azkenik, dantza honen bereizgarri diren ipurdikoak ematen dira.[2]
Kantak
Letra desberdinak ezagutzen dira, guztiak gaztelaniazkoak. Letra hauek burla eta satira kutsua dute. Hona hemen Arabako Dantzarien Elkarteak jasotako testu batzuk:[1]
« | Ya vienen los de Laguardia a celebrar la función | » |
Erreferentziak
- ↑ a b http://arabako.com/wp/paganos/
- ↑ https://www.gaztedi.net/2016/03/16/txulalai/
Ikus, gainera
- San Blas jaia
Kanpo loturak
- Dantzaren bideoa Youtube, Begoña Rodríguezen ikasleekin.
- Irungo Belaskoenea eskolako haurrak txulalai dantzatzen.
- Txulalairen musika, Oskorri taldeak 1991. urtean egindako Hi ere dantzari diskan plazaratuta.