Tosa Mitsunobu
Tosa Mitsunobu | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1434 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Kyoto, 1525eko ekainaren 10a (egutegi gregorianoa) (90/91 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Kyoto eta Tokio |
Tosa Mitsunobu, japonieraz 土佐 光信 (?, 1434 – Kioto, 1525eko ekainaren 10a) japoniar margolaria izan zen.
Biografia
Enperadorearen gorteko margolarien familiakoa zen. Gorteko margolarien buru izan zen 1493tik 1496ra eta 1518an Ashikaga shōgunen familiaren artista nagusi izendatu zuten. Haien babesean Tosa izeneko pintura eskola sortu zuen, XIX. mendera arte eragin handia zuena.
Tosa eskolaren ezaugarri nagusiak koloreen aberastasuna eta irudi zehatz xumeak ziren, eta literatura klasikotik edo historiatik hartutako gaiak irudikatu ohi zituzten batez ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q3042277
- Multimedia: Tosa Mitsunobu / Q3042277