Time-lapse
Time-lapse teknika bideo-sekuentzia baten abiadura azkartzean lortzen da; horri esker, irudiko elementuak benetan baino agudoago hazten, mugitzen edo bilakatzen ikusten dira.
Gauzatze edo errealizazioa
Hainbat teknika erabil daitezke emaitza lortzeko. Ohikoenak bi hauek dira:
- Bideo sekuentzia bat grabatzea, eta ondoren editatuz, haren abiadura bizkortu.
- Hainbat argazki egitea, haien artean denbora-tarteak hartuta. Ondoren, edizio software batekin argazki horiek lotuz, Time-lapse efektua lor daiteke, eta denbora luzean gertatu dena denbora tarte txikiagoan azaldu.
Erabilpena
Erabilpen ugari ematen zaizkio teknika horri. Besteak beste:
- Denbora luzea daramaten prozesu edo gertaerak laburtzeko: adibidez, bideo honetan, zuhaitz baten lau hileko hazkundea 15 segundoan erakusten da. Hor, argazki bana egin zen egunero 4 hilean. Beste honetan, hiri baten denboraren igaroa ikusten da.
- Film edo telesail batzuetan pertsonaia benetako denboran agertzen den bitartean, ingurukoa askoz azkarrago mugitzen denean.
- Argazki kamera batekin, bideoa sortzeko.
Ikus, gainera
- Stop Motion
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Nola sortu Time-Lapse bat
- Time-Lapse adibide bat (youtube.com)
- Datuak: Q186563
- Multimedia: Time-lapse exposure / Q186563