Tillus elongatus

Tillus elongatus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCleridae
GeneroaTillus
Espeziea Tillus elongatus
Linnaeus, 1758

Tillus elongatus Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa mendebaldean eta erdialdean aurkitzen da eta Euskal Herrian ere bai[1].

Deskribapena

Kakalardo txikia da, 7-10 m artean neurtzen dituena[2]. Gorputza luzea eta zilindrikoa da, batez ere arren kasuan. Arra beltza izaten da eta emeak pronoto gorrixka izaten du eta distira urdinxka duten elitro beltzak.[2] Ile finez estalita dute gorputza sexu biek eta elitroetan puntuz osaturiko lerroak dituzte.

Burua lepoa baino zabalxeagoa da alboetan dituzte begiak. Antenak alboetara ateratzen zaizkie eta zerra itxurakoak dira.[3]

Habitata, elikadura eta bizi zikloa

Zuhaitz hostoerorkorretako baso zaharretan bizi da, bai eta hirietako parkeetan ere. Eguzki argia atsegin duenez basoen ertzetan edo zabalgunetan aurkitzen dira. Emeek enborretan beste intsektu batzuek egiten dituzten zuloetan jartzen dituzte arrautzak izan ere haien beldarrek intsektu egurjaleen beldarretaz elikatzen baitira. Nahikoa garatu denean gela handiago bat sortzen du galeria baten amaieran eta pupa eratzen du.[2]

Helduak maiatzean hasten dira agertzen eta udan zehar jarraitzen dute[3]. Errazagoa izaten da emeak ikustea arrak baino.

Iruditegia

  • Arra.
    Arra.
  • Emea.
    Emea.
  • Aurrealdea.
    Aurrealdea.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c (Ingelesez) «Tillus elongatus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  3. a b «Tillus elongatus | NatureSpot» www.naturespot.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1310398
  • Commonscat Multimedia: Tillus elongatus / Q1310398
  • Wikispecies Espezieak: Tillus elongatus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 317909
  • BioLib: 9985
  • Dyntaxa: 101906
  • Fauna Europaea: 187304
  • GBIF: 4448858
  • NCBI: 295696
  • Wd Datuak: Q1310398
  • Commonscat Multimedia: Tillus elongatus / Q1310398
  • Wikispecies Espezieak: Tillus elongatus