The Burnt Orange Heresy
The Burnt Orange Heresy | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | The Burnt Orange Heresy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 99 minutu |
Grabazio lekua(k) | Comoko aintzira |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Giuseppe Capotondi |
Gidoigilea(k) | Scott Smith (en) [[Kategoria:Scott Smith (en) idatzitako filmak]] |
Antzezlea(k) | |
Donald Sutherland Mick Jagger Elizabeth Debicki Claes Bang (en) [[Kategoria:Claes Bang (en) antzeztutako filmak]] | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Craig Armstrong |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Italia |
The Burnt Orange Heresy 2019ko suspense-filma da, Giuseppe Capotondik zuzendua eta Scott Smithen gidoi batekin. Charles Willeforden eleberri batean oinarritzen da, eta Claes Bang, Elizabeth Debicki, Mick Jagger eta Donald Sutherland ditu protagonista nagusi.
Veneziako Nazioarteko 76. Zinemaldia ofizialki itxi zuen filma izan zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Italian gaude. James Figueras arte-kritikariak harreman bat du Berenice Hollis estatubatuar erakargarri eta interesgarriarekin. James bere anbizioak xarmaz mozorrotzen dituen ohiko antiheroia da; Berenice, aldiz, Europan zehar bidaiatzen ari den neska xalo bat, nahi duena izatearen askatasunaz gozatzen duen bitartean. Maitale berriak Cassidy arte-bildumariaren etxalde zoragarri eta oparora joango dira bidaian. Cassidy Como Lakuan bizi da, eta Jerome Debney margolari bakarti eta zeharo preziatuaren babeslea da. Plan bat proposatuko dio Jamesi: Debneyren maisulana lapurtzea. Debney mitikoarekin denbora eman ahala, bikotea konturatuko da, artistari eta aginduta duten misioari dagokienez, ezer ez dela dirudiena. Baina James anbizio handiko gizona da eta aurrera jo nahi du plan zitalarekin[1].
Erreferentziak
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
Kanpo estekak
- Datuak: Q60737566