Tarek Aziz
Tarek Aziz | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tel Keppe (en) , 1936ko apirilaren 28a | ||
Herrialdea | Irak | ||
Heriotza | Nasiriya, 2015eko ekainaren 5a (79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Madaba Gobernazioa | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bagdadeko Unibertsitatea : literatura zientzia | ||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta kazetaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Iraqi Armed Forces (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Iran-Irak gerra 1991 Iraqi uprisings (en) Irakeko Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kaldear Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Arab Socialist Ba'ath Party – Iraq Region (en) | ||
Tarek Aziz (arabieraz: طارق عزيز Ṭāriq ʿAzīz, Mikhail Yuhanna jaioa, asirieraz: ܡܝܟܐܝܠ ܝܘܚܢܢ Mīḵāil Yōḥānon, arabieraz: ميخائيل يوحنا Mīḫāʾīl Yūḥannā, Manuel Christo bataiatua; Mosul, Irak, 1936ko apirilaren 28a -Nasiriya, 2015eko ekainaren 5a) irakiar politikaria izan zen. Arabiar nazionalista izan arren, Kaldear Eliza Katolikoaren kidea izan zen.
Biografia
Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa. Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an, bere gain izan zuen su-etena negoziatzeko ardura Nazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurka deklaratutako gerran. 1990eko abuztuan, Irakek Kuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrilean Irakeko Gerra lehertu zen arte, diplomazia-lan handia egin behar izan zuen.
Irakeko lehen ministrordea izan zen 2003ra arte. 2010ean, heriotza-zigorra ezarri zion Irakeko Epaitegi Gorenak, baina Jalal Talabani Irakeko presidenteak jakinarazi zuen ez zuela sinatuko Azizen heriotza-zigorra.
Nasiriya hiriko ospitale batean hil zen Tarik Aziz, uste denez espetxean bihotzeko bat jasan ondoren.[1]
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarek Aziz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q315214
- Multimedia: Tariq Aziz / Q315214