Stictoleptura scutellata
Stictoleptura scutellata | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Lepturini |
Generoa | Stictoleptura |
Espeziea | Stictoleptura scutellata Fabricius, 1781 |
Stictoleptura scutellata Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Deskribapena
Tamaina txikiko kakalardoa da, 12-21 mm neurtzen ditu. Arrak emeak baino txikiagoak dira. Guztiz beltza da kolorez. Burua, pronotoa eta elitroak puntuz josita ditu eta zilar koloreko ile txikiz estalita daude, animaliari distira urdinxka emanez. Elitroak luzeak eta nahiko estuak dira. Elitroen artean duen ezkutu triangeluarra horixka izaten da[2].
Buruan antena sendoak eta nahiko luzeak ditu, gorputzaren luzeraren bi heren inguru hartzen dute.
Habitata
Baso hostoerorkorretan aurkitzen da, beldarrak zuhaitzen enbor lehorretako zurez elikatzen baitira. Helduek loreetako nektarra hartzen dute[2].
Bizi zikloa
Bi urtetako bizi zikloa osatzen dute. Larbak enborretan bizi dira eta beratn sortzen dute pupa. Bigarren urteko udaberrian jaiotzen dira helduak eta maiatza eta iraila artean ikusten dira[3].
Iruditegia
- Stictoleptura scutellata.
- Heldua lore gainean.
- Bikotea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1533765
- Multimedia: Stictoleptura scutellata / Q1533765
- Espezieak: Stictoleptura scutellata