Shin Jea-hwan
Shin Jea-hwan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Seul, 1998ko martxoaren 3a (26 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Korea National Sport University (en) Chungbuk Physical Education High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta eta gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea | |
Shin Jea-hwan (koreeraz: 신재환 Seul, 1998ko martxoaren 3a) Hego Koreako gimnasta da, jauzi-zaldian espezializaturik dagoena. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[1].
Kirol ibilbidea
Nazioarteko debuta 2019ko Munduko Kopan egin zuen. Zilarra eskuratu zuen jauzi-zaldian eta laugarrena izan zen zoruan[2]. 2020ko Munduko Kopan bi aldiz izan zen txapelduna (Bakun eta Melbournen) eta Tokioko Jokoetarako sailakpenean liderra zen COVID-19 pandemiak lehiaketa eten zuen arte.
Tokioko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen jauzi-zaldian Denis Abliazin errusiarrarekin lehia estuan. Biak ere puntutan berdinduta zeuden, 14.783 puntu, baina hegokorearraren lehenengo jauziaren zailtasuna handiagoa izateagatik eskuratu zuen urrezko domina[1].
Nazioarteko palmaresa
Joko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 01 ! | Jauzi-zaldia | |
FIG Munduko Kopa | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | |
2019 | Zhaoqing ( Txina) | 02 ! | Jauzi-zaldia | |
2020 | Baku ( Azerbaijan) | 01 ! | Jauzi-zaldia | |
2020 | Melbourne ( Australia) | 01 ! | Jauzi-zaldia |
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Gymnast Shin Jea-hwan wins gold in men's vault» koreatimes 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ «SHIN Jeahwan - FIG Athlete Profile» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
Kanpo estekak
- Datuak: Q107512099