SextySexers
SextySexers | |
---|---|
Datuak | |
Ezizenak | Ameba |
Jatorria | Bera |
Musika mota | Rock |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria |
Urteak | 2001- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak Volcom Entertainment |
Taldekideak | |
MikeStrangelove Juzz'Suicide ElectricChild Freezer Fortun | |
Lehengo taldekideak | |
Loverman | |
Informazio gehigarria | |
http://www.sextysexers.com |
SextySexers 2001. urtean Beran (Nafarroa) sortutako euskal rock musika taldea da. Hasiera batean Ameba izena zuten, baina 2005eko ekainean SextySexers izenarekin jotzen hasi ziren.
2009ko irailaren erdialdean, Sexty Sexersek bere hirugarren diskoa kaleratu zuen, Hero mantra izenekoa Volcom Entertainment diskoetxe kaliforniarrarekin.
2012an Sexty Sexersen aritutako Mikel, Julen, Xiker eta Inaxiok Zakillers taldea osatzea erabaki zuten.
Taldekideak
- MikeStrangelove (Mikel Larratxe) - ahotsa
- Juzz'Suicide (Julen Irazoki) - gitarrak, koroak
- ElectricChild (Joseba Baleztena) - gitarrak
- Freezer (Xiker Salaberria) - baxua, koroak
- Fortun (Iñaki Gonzalez) - bateria (2008-)
Taldekide ohiak
- Loverman (Inaxio Agara) - bateria (2001-2008)
Diskografia
Diskoak
- Iluntze berri baten bila (2006, Gaztelupeko Hotsak)
- Urkamendi blues (2007, Gaztelupeko Hotsak)
- Hero mantra (2009, Volcom Entertainment)
Singleak
- RocknRollsamurai/Otsoa Izan naiteke (autoekoitzia) Ameba
- Zauri Gaziak eta Amets hezeak (autoekoitzia) Ameba
Kolaborazioak
- Hala Bedi Irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013, Bonberenea Ekintzak)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Taldearen webgune ofiziala
- Taldearen MySpacea[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q12267356
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira. |