San Juango katedrala
San Juango katedrala | |
---|---|
Kanpoaldea Barnealdea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak | Puerto Rico |
Municipality of Puerto Rico | San Juan |
Koordenatuak | 18°27′57″N 66°07′04″W / 18.4658°N 66.1178°W / 18.4658; -66.1178 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1529 |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of San Juan de Puerto Rico (en) Roman Catholic Diocese of Puerto Rico (en) |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
San Joan Bataiatzailearen basilika-katedral metropolitarra (gaztelaniaz: Catedral Metropolitana Basílica de San Juan Bautista[1]) San Juan de Puerto Ricoko katedrala da, bertoko artxidiozesiaren egoitza delarik. San Juan Zaharreko Kristo kalean dago.
Historia
1521ean eraiki zuten, ekaitz batek suntsituta, eta 1529an berreraiki zuten.
1978ko urtarrilaren 25ean Paulo VI.a Aita Santuak basilika txiki izendatu zuen, Luis Aponte Martínez kardinalak, San Joan artzapezpikuak, hala eskatuta.
Bertan, Juan Ponce de León esploratzaile eta konkistatzailearen eta San Pio martiriaren gorpuzkiak daude. Erlikia batzuk ditu, hala nola Joan Paulo II.a Aita Santuak 1984an Puerto Ricora egindako bisitan erabilitako apaingarriak eta jantziak.
Guadalupeko Andre Mariaren irudi bat ere badu, «Mexikoko patroia eta Ameriketako enperatriza» tituluarekin. Aldare nagusiaren buruan gurutziltzatutako Kristoa dago eta alboetan San Joan Bataiatzailearen eta Erremedioen Ama Birjinaren irudiak daude. Katedrala Jainkotiar Probidentziaren Gure Amaren Santutegi Nazionala ere bada, Puerto Ricoko zaindaria. Herrialdeko elizarik zaharrena da, eta Amerikako bigarren zaharrena, Santo Domingoko Santa Maria Txikia katedralaren ondoren.
Erreferentziak
- ↑ gcatholic.org
Kanpo estekak
- Datuak: Q5052384
- Multimedia: Catedral de San Juan Bautista de Puerto Rico / Q5052384
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |