San Adriango baseliza

San Adriango baseliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Baselizaren irudia; ondoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa lanak ageri dira
Kokapena
Lurraldeko administrazio-erakundeGipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra
Koordenatuak42°56′07″N 2°18′56″W / 42.93527°N 2.31566°W / 42.93527; -2.31566
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea2

San Adriango baseliza Lizarrateko tunelean dagoen baseliza da. Gipuzkoan dago, Aizkorriko mendilerroan.

Historia

Dirudienez, antzinako baseliza Hirutasun Santuaren ohorez eraiki zen. Inguruko herri hizkeran, latinezko Sancta Trinitate izen hura Sandrati bilakatuko zen (eta halaxe deitzen diote tokiko euskaran oraindik ere). Hortik tunelari, euskarazko Lizarrate izen zaharraz gainera, Sandrati izen berria ere eman zitzaion, Villasantek dioenez; eta, geroago, ilun samar bilakatua zen izen horri forma argiagoa eman nahirik, San Adrian bihurtuko zen hizkuntza maila jasoan.

1893an eraitsi zuten lehenengo baseliza zahar hura, eta beste bat eraiki. Gerora, XIX. mendean, mikeleteen koartel bat ere egon zen; 1911an jazotako suteak erabat erraustu zuen, eta berdin gertatu zitzaion alboan zuen ostatuari.[1][2]

Erreferentziak

  1. Felix Ibargutxi: «San Adrián revela sus secretos», Diario Vasco, 2009-06-23.
  2. Pantxike Agirre: «Garai berria galtzada zaharrarentzat», Berria, 2009-10-03.

Ikus, gainera

  • Lizarrate

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266833
  • Wd Datuak: Q12266833