Rutpela maculata

Rutpela maculata
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaLepturini
GeneroaRutpela
Espeziea Rutpela maculata
Poda, 1761

Rutpela maculata Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Deskribapena

Tamaina txikiko kakalardoa da, 13-20 mm neurtzen ditu. Burua eta pronotoa marroi oso ilunak dira eta elitroak aldiz horixkak marra eta orban beltzekin. Liztorraren itxura hartzen du horrela eta txoriak nahastu egiten dituenez babestu egiten da. Buruan segmentaturiko antena luzeak ditu.

Habitata

Baso hostoerorkorretan aurkitzen dira kakalardo hauek. Helduak lorez lore ibiltzen dira eta nektarraz elikatzen dira[3].

Bizi zikloa

Kakalardo helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira eta bi edo lau aste soilik irauten dute. Ondoren arrautzak jartzen dituzte enbor usteletan eta handik jaiotzen diren larbak zuhaitz hostoerorkorren enborretan elikatzen dira[3]. Bi edo hiru urte pasa ondoren pupa eratzen dute eta handik helduak sortzen dira[4].

Iruditegia

  • Helduak loreen nektarraz elikatzen dira.
    Helduak loreen nektarraz elikatzen dira.
  • Rutpela maculata hegaaldatzeko prest.
    Rutpela maculata hegaaldatzeko prest.
  • Hegan.
    Hegan.

Erreferentziak

  1. «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2007-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b (Ingelesez) «Rutpela maculata» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  4. «Rutpela maculata» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1078528
  • Commonscat Multimedia: Rutpela maculata / Q1078528
  • Wikispecies Espezieak: Rutpela maculata

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 361925
  • BioLib: 11291
  • Dyntaxa: 105919
  • EOL: 3441712
  • Fauna Europaea: 114853
  • GBIF: 10480031
  • NCBI: 878968
  • Zoobank: 2C4C53C0-F05B-47DD-A778-B5D1532C379F
  • Wd Datuak: Q1078528
  • Commonscat Multimedia: Rutpela maculata / Q1078528
  • Wikispecies Espezieak: Rutpela maculata