Rickshaw
Rickshaw bat bi edo hiru gurpileko bidaiarientzako ibilgailu bat da, normalean pertsona batek tiratzen duena, gurditxo edo eskorga baten eran. Terminoaren lehen erabilera 1879. urtean izan zen, eta japonieran du jatorria: jinrikisha (人力車, 人 jin = gizaki, 力 riki = indar, 車 sha = ibilgailu), hau da, giza indarrezko ibilgailua,
Asiako hirietan egin ziren arruntak 19. mendean[1]. Denborarekin, 21. mendean, mundu osoan hedatuta daude nolabait ziklotaxi eran eta antzeko zerbitzuetan. Hala ere, Asian oso ohikoak izaten jarraitzen dute, gizakiek oinez tiratuak, zein bizikleta edo motorrarekin.
Rickshaw erako ibilgailua, Nafarroan erabilia 20. mende hasieran, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan. Detaileko irudian nola tiratzen zen ikusten da, trizikloz edo bizikletaz kasu honetan. |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q182634
- Multimedia: Rickshaws / Q182634