Puma concolor concolor
Puma concolor concolor | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Puma |
Espeziea | Puma concolor |
Azpiespeziea | Puma concolor concolor (Linnaeus, 1771) |
Hego Amerikako iparraldeko puma (puma concolor concolor) felido espezie honen azpiespezierik hedatuena eta arruntena da.
Elikadura
Katu hau ugaztun ertain eta handiez elikatu ohi da, batzuetan abereak ere erasotu eta ehizatzen ditu.
Ale heldu bat gizakia erasotu eta hiltzeko gai da, eta honi egindako erasoak dokumentatu dira, batez ere umeei zuzendutakoak. Dena den, oro har, gizakiarengandik urruntzeko joera du.
Hedapena
Katu hau Venezuela, Txileko iparralde, Peru, Kolonbia, Bolibia, Brasil eta Ekuadorretik barreiatzen da. Herrialde askotatik hedatua izan arren, urteekin bere hedapena murriztua aurkitu duen animalia dela esan beharra dago.
Iraute egoera
Katu honek lurralde galera garrantzitsua pairatu duen arren, bere kopurua herrialde askotatik hedatua jarraitzen duenez arrisku txikian sailkatuta dago IUCN-ren arabera.
Erreferentziak
- Caso, A., López-González, C., Payan, E., Eizirik, E., de Oliveira, T., Leite-Pitman, R., Kelly, M., Valderrama, C. & Lucherini, M. (2008). «'Puma concolor'». IUCN 2010.4-ko mehatxatuak dauden animalien zerrenda gorria (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q48971670
- Multimedia: Puma concolor concolor / Q48971670
- Espezieak: Puma concolor concolor