Phuntsok Wangchuk

Phuntsok Wangchuk
Bizitza
JaiotzaNêdong barrutia, 1973
HeriotzaNew York, 2024ko ekainaren 20a (50/51 urte)
Jarduerak

Phuntsok Wangchuk (tibeteraz: ཕུན་ཚོགས་དབང་ཕྱུག: Nêdong, 1973 – New York, 2024ko ekainaren 20a) Tibeteko independentziaren aldeko aktibista izan zen.

Bizitza

Nêdong barrutian jaioa, Wangchukek Lhasan ikasi zuen, Tibeteko Unibertsitatean[1]. Txinako Alderdi Komunistak agindutako Tibeteko historiaren bertsioa irakatsi zioten, baina 16 urterekin benetako historia irakatsi zion irakasle tibetar bat ezagutu zuen, eta horrek aktibismo independentistara eraman zuen[2]. 1994ko ekainaren 15ean, Txinako zazpi poliziak atxilotu zuten goizeko 3:00etan beste ikasle batekin eta bi irakaslerekin batera, bere herrian independentziaren aldeko kartelak jartzea leporatuta[2]. Bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Tibeteko independentziaren eta giza eskubideen aldeko kanpaina egiteagatik[1]. Lhasako Drapchi espetxean preso egon zen[2] eta 1998an manifestazio bat antolatu zuen bertan[1].

Askatu ondoren, erbestera jo zuen Indiara. 2004tik 2010era, Tibeteko Preso Politikoen Mugimenduko idazkaria izan zen[1].

Phunstok Wangchuk New Yorken hil zen 2024ko ekainaren 20an[3].

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) Dhundup, Tsering. «Former political prisoner Phuntsok Wangchuk passes away at 51» Phayul 2024-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. a b c (Ingelesez) «Meet Phuntsok Wangchuk: An Interview Exercept» Tibetans in Exile Today 2010-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. {{{1}}} «བོད་ཀྱི་ཆབ་སྲིད་བཙོན་ཟུར་བྱ་དོར་ཕུན་ཚོགས་དབང་ཕྱུག་ལགས་ཨ་རི་ནས་འདས་གྲོངས་སུ་ཕྱིན་འདུག» Radio Free Asia 2024-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126908395
  • Wd Datuak: Q126908395