Peso boliviar
Peso boliviar | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Bolivia |
Jaulkitzailea | Central Bank of Bolivia (en) |
Ikurra | $ |
Historia | |
Hasiera | 1963ko urtarrilaren 1a |
Ordezkatzen du | Bigarren boliviano eta Lehen boliviano |
- Artikulu hau Boliviako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Peso (argipen)».
Peso boliviarra (gaztelaniaz: Peso boliviano), Boliviako Errepublikan 1963tik 1986ra zirkulazioan egon zen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea BOP zen eta bere sinboloa $b.. Peso boliviar banako baten ehunena zentabo deitzen zen eta peso boliviar bakoitza 100 zentaboz osatuta zegoen. Peso boliviano hitzek, pisu boliviar esan nahi dute gaztelaniaz[1].
Historia
1963ko urtarrilak 1ean peso boliviarrak lehen bolivianoa ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 1.000 lehen boliviano = 1 peso boliviar. 1987ko urtarrilak 1ean berriz, bigarren bolivianoak peso boliviarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 1.000.000 peso boliviar = 1 bigarren boliviano[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Boliviako Banku Zentralaren webgunea.
- Datuak: Q2414435