Pentatomidae
Pentatomidae | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hemiptera |
Superfamilia | Pentatomoidea |
Familia | Pentatomidae Leach, 1815 |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Larba |
Pentatomidae Zimitzen taldeko intsektu familia bat da. 900 genero ditu barnean eta 4.700 espezie inguruk osatzen dute[1]. Bost kontinentetan hedaturik dago.
Hemiptero gehienek bezala ahoa zurrupatzeko moldaturik dute eta fitofagoak dira. Hainbat espezie nekazaritzarako izurri kontsideratzen dira.
Etimologia
Pentatomidae izena grezierazko "penta" (bost) eta "tomos" (zati) elkartzetik sortzen da, antenek dituzten bost atalengatik dute izen hori.
Deskribapena
Oskol handi baten itxura du pentatomidoen gorputzak. Eskuletoa nabarmen handia da. Aurreko hegalei "hemielitro" esaten zaie, elitro erdia, izan ere aurrealdea gogorra dute eta atzealdea mintzakara. Atzeko hegalak mintzakarak dira.
Taxonomia
Hamar azpifamilia ditu:
- Aphylinae (Bergroth, 1906) – Australian
- Asopinae (Spinola, 1850) - Mundu osoan
- Cyrtocorinae (Distant, 1880) - Ameriketan
- Discocephalinae (Fieber, 1860) - Ameriketan
- Edessinae (Fieber, 1860) - Ameriketan
- Pentatominae (Leach, 1815) - mundu osoan
- Phyllocephalinae (Amyot & Serville, 1843) -
- Podopinae (Amyot & Serville, 1843) -
- Serbaninae (Distant, 1906) monotipikoa
- Stirotarsinae (Bergroth, 1911) monotipikoa
Iruditegia
- Zimitz marraduna (Graphosoma lineatum).
- Nezara viridula.
- Carpocoris mediterraneus.
- Zimitz kirasdun marroia (Halyomorpha halys).
Erreferentziak
- ↑ «Family Pentatomidae - Stink Bugs» bugguide.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
Kanpo estekak
- Datuak: Q652142
- Multimedia: Pentatomidae / Q652142
- Espezieak: Pentatomidae