Paul olagarroa
Paul olagarroa (2008 - 2010eko urriaren 26a) Alemaniako Oberhausen hiriko Sea Life Centre aquariumeko olagarro arrunta da. Olagarroa askotan erabiltzen dute futbol partidetan emaitzak asmatzeko, gehienetan Alemaniak jokatzen dituen nazioarteko partidak. 2010eko Munduko Futbol Txapelketaz geroztik, nazioarteko oso ezaguna bihurtu zen.
Prozesua
Olagarroari ur tanke batean bi kaxa jartzen zaizkio. Kaxa bakoitzak partida jokatzen duen herrialdearen bandera darama eta kaxa bakoitzaren barruan muskuilu bana dago. Olagarroak kaxa aukeratzen du, bietan bat ireki eta barruko muskuilua jaten du. Irekitzen duen kaxako herrialdeak irabazi ohi du.
Paulen predikzio zuzenak %100 izan ziren 2010eko Munduko Futbol Txapelketan eta %86 guztira.
Emaitzak
Alemaniako selekzioaren partidak
Aurkaria | Txapelketa | Fasea | Predikzioa | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|
Polonia | Eurokopa 2008 | Multzo fasea | Alemania | 2-0 | Zuzena |
Kroazia | Eurokopa 2008 | Multzo fasea | Alemania | 1-2 | Okerra |
Austria | Eurokopa 2008 | Multzo fasea | Alemania | 1-0 | Zuzena |
Portugal | Eurokopa 2008 | Final laurdenak | Alemania | 3-2 | Zuzena |
Turkia | Eurokopa 2008 | Finalerdiak | Alemania | 3-2 | Zuzena |
Espainia | Eurokopa 2008 | Finala | Alemania | 0-1 | Okerra |
Aurkaria | Txapelketa | Fasea | Predikzioa | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|
Australia | Mundiala 2010 | Multzo fasea | Alemania | 4-0 | Zuzena |
Serbia | Mundiala 2010 | Multzo fasea | Serbia | 0-1 | Zuzena |
Ghana | Mundiala 2010 | Multzo fasea | Alemania | 1-0 | Zuzena |
Ingalaterra | Mundiala 2010 | Final zortzirenak | Alemania | 4-1 | Zuzena |
Argentina | Mundiala 2010 | Final laurdenak | Alemania | 4-0 | Zuzena |
Espainia | Mundiala 2010 | Finalerdiak | Espainia | 0-1 | Zuzena |
Uruguai | Mundiala 2010 | 3./4. postua | Alemania[1] | 3-2 | Zuzena |
Beste selekzioen partidak
Taldeak | Txapelketa | Fasea | Predikzioa | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|
Herbehereak - Espainia | Mundiala 2010 | Finala | Espainia[2] | 0-1 | Zuzena |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Paul - Sealife Aquarium
- Datuak: Q151922
- Multimedia: Paul the Octopus / Q151922