Onan
- Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; liburua gaitzat duena beste hau da: «Onan (liburua)»
Onan (hebreeraz: אוֹנָן, ʼÔnān) Bibliako pertsonaia da, Judaren eta Sua-ren semea. Aitak beste semearen alargun Tamarrekin ezkontzera behartu zuen seme-alabarik izan zezan, baina Onan bere emaztea haurdun ez gelditzeko moduan bizi izan zen harekin, eta ez zuen ondorengorik izan. Moralistek onanismo izena eman zioten Onanen jarrerari. Seme-alabarik ez izanagatik Jainkoak behar baino gazteago hiltzeko zigorra ezarri zion.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/04/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q661074
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |