Nicrophorus vespilloides

Nicrophorus vespilloides
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaSilphidae
GeneroaBurying beetle (en) Itzuli
Espeziea Nicrophorus vespilloides
Herbst, 1783

Nicrophorus vespilloides kakalardo espezie bat da, Silphidae familiakoa, zientziarako Johann Friedrich Wilhelm Herbstek 1783an deskribatu zuena. Ipar hemisferio guztian aurkitzen da, hau da, Ipar Amerikan eta Eurasian. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1]. "Kakalardo lurperatzailea" ere esaten zaio hainbat hizkuntzatan.

Deskribapena

10-18 mm arteko luzera hartzen du eta kolorez beltza da. Elitroek itxura errektangularra dute eta abdomena baino txikiagoak dira. Kolore laranjazko orban zabalak dituzte. Burua beltz distiratsua da eta antena labur beltzak ditu. Hankak ere beltzak dira[2].

Habitata eta elikadura

Sarraskijaleak dira eta usteltzen ari diren gorpuetaz elikatzen dira, hegaztietaz eta ugaztunetaz bereziki. Bestelako animalia txiki baten gorpua aurkitzen badute lurrean zuloa egiten dute atzeko hankekin eta lurperatu egiten dute, portaera horrek ematen die izena[3].

Bizi zikloa

Gordetzen duten haragi zatietan jartzen dituzte arrautzak, horrela handik jaiotzen diren beldarrek janaria nahikoa badute hasieran elikatu ahal izateko[3].

Ekologia

Ohikoa da silfidoen gorputzean akaroak aurkitzea. Akaro txiki hauek itsatsi egiten zaizkie eta kakalardoak gorpu batetik bestera garraiatzen ditu konturatu gabe[4]. Fenomeno horri foresia esaten zaio eta komentsalismo mota bat da.

Poecilochirus carabi akaro espeziearen kasuan mutualismoa gertatzen da, izan ere akaroa sarraski berrira iristean dipteroen arrautzak kontsumitzen hasten da, Nicrophorus vespilloides kararraldoaren beldarrei lehiakideak kenduz[5].

Iruditegia

  • Kakalardo heldua.
    Kakalardo heldua.
  • Kakalardoa hosto artean janari bila.
    Kakalardoa hosto artean janari bila.
  • Nicrophorus vespilloides karnaba baten gorpuaz elikatzen (ilustrazioa).
    Nicrophorus vespilloides karnaba baten gorpuaz elikatzen (ilustrazioa).
  • Beldarraren marrazkia (ilustrazioa).
    Beldarraren marrazkia (ilustrazioa).

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. (Ingelesez) «How to identify carrion beetles» Discover Wildlife (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b «Enterrador común | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Escarabajo enterrador Nicrophorus vespilloides (Coleoptera, Silphidae) y dos de sus polizones: Poecilochirus (Acari, Parasitidae) y Uroobovella (Acari, Urodinychidae)» El desinsectador y desratizador 2019-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  5. Springett, B. P.. (1968). «Aspects of the Relationship Between Burying Beetles, Necrophorus Spp. and the Mite, Poecilochirus necrophori Vitz» Journal of Animal Ecology 37 (2): 417–424.  doi:10.2307/2957. ISSN 0021-8790. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q577020
  • Commonscat Multimedia: Nicrophorus vespilloides / Q577020
  • Wikispecies Espezieak: Nicrophorus vespilloides

  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Nicrophorus_vespilloides
  • BOLD: 109988
  • BioLib: 5361
  • Dyntaxa: 104026
  • EOL: 1042975
  • Fauna Europaea: 186417
  • GBIF: 1039006
  • ITIS: 718774
  • NCBI: 110193
  • Wd Datuak: Q577020
  • Commonscat Multimedia: Nicrophorus vespilloides / Q577020
  • Wikispecies Espezieak: Nicrophorus vespilloides