Namtar

Namtar
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideadeath deity (en) Itzuli
Familia
AitaEnlil
AmaErexkigal
Ezkontidea(k)Hušbišag

Namtar (Namtarum edo Namtaru; sumerreraz: 𒉆𒋻) Mesopotamiako mitologian jainko beldurgarria zen. Azpimunduko Erexkigal eta Nergal jainkoen mezularia, gaixotasunak, parasitoak eta kiratsak zabaltzen zituen. Esaten zen arabera munduan gizakiari eraso egiteko eta deabruen itxura hartuta, hirurogei gaixotasun desberdin zabaldu zituen. Egiten zitzaizkien eskaintzak hauei aurre egiteko ziren. Denboraz, Babilonian eta Akkad inperioan patuaren espiritua bihurtu zen.[1]

Kondaira

Kondairak zera dio: Erexkigal, Anuren alaba, Kur herensugeak bahitua eta azpimundura eramana izan zen; han erregina bihurtu zen. Egun batean, jainkoek oturuntza eskaini nahi izan zioten baina horrek arazo handi bat zekarren ezen, oreka kosmikoa ez puskatzeko, jainkoek ezin zuten azpimundura jaitsi eta, alderantziz, azpimundukoek ezin zuten igo. Azkenik, Erexkigalek haren eta azpimunduaren ordezkaria izateko Namtar aukeratu zuen.

Erreferentziak

  1. ↑ Jeremy A. Black, Anthony Green: Gods, Demons and Symbols of Ancient Mesopotamia: An Illustrated Dictionary. 134 or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q920319
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q920319
  • i
  • e
  • a
Sumertar mitologia