My Mad Fat Diary
My Mad Fat Diary | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | My Mad Fat Diary |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 16 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tim Kirkby (en) [[Kategoria:Tim Kirkby (en) zuzendutako telesailak]] |
Antzezlea(k) | |
Sharon Rooney | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Tiger Aspect Productions (en) [[Kategoria:Tiger Aspect Productions (en) ekoitzitako telesailak]] |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | E4 (en) |
Hasiera-data | 2013ko urtarrilaren 14a |
Amaiera-data | 2015eko uztailaren 6a |
channel4.com… | |
|
My Mad Fat Diary (ingelesez, Nire eguneroko zoro gizena) gazteentzako komedia-drama telesail britainiarra da, 2013ko urtarrilaren 14an estreinatua E4 telebista katean. Rae Earl idazlearen My Fat, Mad Teenage Diary eleberrian oinarrituta dago. Earl beraren pertsonaia da telesaileko protagonista, Sharon Rooney aktoreak gorpuztua. Rooneyren lehen telebistako lana izan zen, kritika on asko jaso zituena eta karrera egiten lagundu ziona telebista eta zinean. [1]
Hiru denboraldi eta hamasei atalen ostean, 2015eko uztailaren 6an izan zen azken emankizuna E4n. 2023ko bertan, EITBren Primeran streaming plataformaren estreinaldiarekin, euskarazko bikoizketa eta azpidatziekin agertu zen bertan.[2]
Telesailak hainbat BAFTA sarietarako nominatu izan zuten, eta 2015ean Sharon Rooneyk irabazi zuen Dramako emakumezko aktore onenaren saria.
Sinopsia
1990eko hamarkadaren erdialdean Stamford-en (Lincolnshire, Ingalaterra), My Mad Fat Diary-k Rae Earl 16 urteko neskaren istorioa jarraitzen du, ospitale psikiatrikotik irten berri dena. lau hilabete eman ditu. Bere gorputz gizenarekin arazoak ditu Earlek, 106 kilo dituela hasten da trama telesailean. [3] Eritegitik irtetean bere lagun onenarekin, Chloerekin, berriro harremanetan hasten da, baina Chloek ez daki Raeren osasun mentala eta gorputz-irudiaren arazoen berri, azken lau hilabeteetan Frantzian egon dela uste baitu. Rae ospitaleko informazio hori ezkutatzen gordetzen saiatzen da Chloerengandik, eta aldi berean Chloeren lagun Finn, Archie, Izzy eta Chop inpresionatzen saiatzen da. [4]
Aktoreak
- Sharon Rooney: Rachel 'Rae' Earl
- Ian Hart: Kester
- Claire Rushbrook: Linda
- Jodie Comer: Chloe Gemell
- Nico Mirallegro: Findlay 'Finn' Nelson
- Dan Cohen: Archie
- Jordan Murphy : Arnold 'Chop' Peters
- Ciara Baxendale : Izzy
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «My Mad Fat Diary» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-04 data duen 1173790530 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Davies, Sophie. (21 January 2013). «Rae Earl on My Mad Fat Diary» The Daily Telegraph (London).
- ↑ Oroz, Eneko. «Orain arte Primeran-en ikusi dudan guztitik» X (lehenago Twitter) (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ Epstein, Robert. (20 January 2013). «TV Review: My Mad Fat Diary» The Independent (London).
- ↑ My Mad Fat Diary - Series 1 - Episode 1. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q6945992