Murder by Decree
Murder by Decree | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Murder by Decree |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bob Clark |
Gidoigilea(k) | John Hopkins |
Antzezlea(k) | |
Christopher Plummer (Sherlock Holmes) James Mason (Watson Doktorea) David Hemmings Susan Clark Frank Finlay (Lestrade inspektorea) Geneviève Bujold Donald Sutherland Anthony Quayle John Gielgud | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bob Clark |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Paul Zaza |
Argazki-zuzendaria | Reginald H. Morris (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
ikusi
| |
Murder by Decree (euskaraz Hilketa Dekretuz), 1979ko Bob Clark britainiarrak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Sir Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen Sherlock Holmes eta Watson doktorearen pertsonaietan eta Jack Tripa-ateratzailea serieko hiltzailean oinarritua dago. Christopher Plummer, James Mason, David Hemmings eta Susan Clark aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1888, Londres. Whitechapel auzoan ezaugarri amankomuna duten hilketa sail bortitz eta odoltsuak jazotzen hasi dira: biktima guztiak kalezulo ilunetan eraildako emagalduak direla. Berehala, hiltzaileak Jack Tripa-ateratzailea ezizena jasoko du. Baker Streeten, Sherlock Holmes (Christopher Plummer) detektibea eta Watson doktoreak (James Mason) beren kaxara hirian izuikara hedatu duten hilketak ikertzeari ekingo diote. Scotland Yardeko poliziak halakorik egin ez dezatela nahiago izan arren, kasua argitzeko haiei laguntza eskatzea beste erremediorik ez du izango. Denbora igaro hala, hiltzailea goi mailako pertsonei erasotzen hasiko zaie, eta ondorioz masoiak eta britainiar errege familiaren kideak barne dauden konspirazio bat azaleratuko da.
Aktoreak
- Christopher Plummer: Sherlock Holmes
- James Mason: Watson doktorea
- David Hemmings: Foxborough inspektorea
- Susan Clark: Mary Kelly
- Frank Finlay: Lestrade inspektorea
- Anthony Quayle: Sir Charles Warren
- Donald Sutherland: Robert Lees
- Geneviève Bujold: Annie Crook
- John Gielgud: Lord Salisbury, Lehen Ministroa
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q968292