Miren Garmendia
Miren Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1999ko otsailaren 21a (25 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Miren Garmendia Moneo (Hernani, 1999ko otsailaren 21a) Hondarribiako traineruko patroia da. 2021ean Euskotren Ligako patroirik onenaren saria jaso zuen.
Kirol ibilbidea
Hernaniarra izanik herriko traineruan hasi zen arraun egiten eta 2017an Gipuzkoako Ligako estropadetan titularra izan zen. Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen taldea.[1] Hurrengo bi urtetan atsedena hartu ondoren 2020ko Euskotren Ligaren amaiera aldera Hondarribiak fitxatu zuen. 2021ean Liga guztia jokatu zuen eta patroi onenaren saria jaso zuen.[1] Taldeak ordea play-offak galdu eta ETE Ligara jeisti zen.
2022an ETE Ligako txapeldunak izan dira eta Liga nagusira itzuli dira.
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
Hernani | 2013-2017 |
Hondarribia | 2020- |
Palmaresa
- Kontxako Banderak:
- Bosgarren 2020 eta 2021ean
- Emakumezkoen Traineru Liga (0)
- Patroirik onena (1): 2021.
- ETE Liga (1): 2022.
Erreferentziak
- ↑ a b ««Oso pozik nago lortutakoarekin, hala ere, taldeak meritu haundia dauka» - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
Kanpo estekak
- Datuak: Q113642596