Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala Interneten bidezko Espainiako liburutegia da. Haren helburu nagusia kultura hispanikoaren zabalkundea da eta, horretarako, idazlanak mundu guztiaren esku jartzen du. Ekimena beste herrialdetan martxan jarri den parekoa da. Liburutegia, Alacanteko Unibertsitatearen ekimenez, 1999an sortu zen; ekimenaren finantziazioa bi erakunde handien languntzaz heldu zen: Banco de Santander eta Marcelino Botín Fundazioaren eskutik. Gaur egun fundazio batek gestionatzen du liburutegia eta presidentea Mario Vargas Llosa idazle peruarra da.
Liburutegiaren sailak
Espainiako literatura. Zuzendaria, Enrique Rubio Cremades.
Joan Lluís Vives Liburutegia. Literatura katalanari eskainita. Zuzendaria, Llúcia Martín Pascual.
Biblioteca das Letras Galegas. Zuzendaria, Anxo Tarrío Varela
Zeinuen Liburutegia. Liburutegi hau pertsona gorrei eta itsuei zuzenduta dago. Fonoteka bat dauka. Zuzendaria, Rubén Nogueira Fos
Haur eta Gazte-literaturaren Liburutegia. Zuzendaria, Ramón Llorens García.
Liburutegi Afrikarra. Gaztelaniaz, euskaraz, katalanez edo galizieraz idatzitako afrikarren literaturari eskainita. Zuzendaria, Josefina Bueno Alonso. Hiru atal ditu: Saharaz hegoaldeko Afrika, Sahara eta Magreb.
Itzulpen Hispanoamerikarren Liburutegia. Amerikarrek egindako itzulpenak biltzen ditu.
Kanpo loturak
(Gaztelaniaz): Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala
(Gaztelaniaz): Liburutegiaren bloga
(Gaztelaniaz): Liburutegiaren Facebook kontua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala
Autoritate kontrola
Wikimedia proiektuak
Datuak:Q4903493
Multimedia:Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes / Q4903493