Metamorfosiak (Ovidio)

Metamorfosiak (Ovidio)
Jatorria
Egilea(k)Publio Ovidio Nason
Sorrera-urtea0(e)ko hamarkada
IzenburuaMetamorphoseon libri
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Erroma eta Erromatar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzalatin klasikoa eta latina
Egile-eskubideakjabetza publiko
Fikzioa
ikusi
  • Dedalo eta Ikaro
Argumentu nagusiaErromatar mitologia
Virgil Solis (1514-1562). Metamorfosiak. 1565.

Metamorfosiak (Metamorphoseon latinez) Ovidio olerkari erromatarrarena, hamabost liburutan banatutako olerki bat da, mundu mitologikoaren historia eta sorrera kontatzen duena.

Edukia

Sailkatzen zaila den idazlana da, epika eta didaktikaren artean dagoena. Hexametroetan idatzia izan zen eta 250 mitologi narraziotik gora ditu, denboran zehar gertatzen direnak, munduaren sorreratik, Julio Zesarren arima izar bihurtu arte, jainko ezberdinek egiten dituzten aldaketa fisikoak xede ezberdinak lortzeko deskribatuz.

Mitologiari buruzko idazlan ezagunenetako bat bezala jotzen da, erromatar literaturaren bitxia, Erdi Aroko idazleentzako idazlanik ezagunena izateraino, eta, beraz, eragin handia izanez garai horretako olerkietan.

Pigmalion

Besteak beste, Ovidiok Pigmalionen historia kontatzen du, emazte perfektuaren bila, azkenean berak egindako eskulturaz maitemindu zena:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Metamorfosiak (Ovidio)
Liburu osoa: Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
« Itzuli zenean bere neskatxaren irudiaren bila joan zen eta ohatzean etzanik musuak eman zizkion: epel zegoela iruditu zitzaion. Berriro hurbiltzen ditu ezpainak, eskuekin ere ukitzen du bularra; ukituriko marfila guritu egiten da eta gogortasuna utzita barrura egiten du eriekin eta amore ematen du, Himetoko argizaria eguzkiarekin biguntzen den moduan eta erpuruarekin landuaz forma askotan aldatzen den bezala, erabilgarritasuna erabiliaren erabiliaz hartuz. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Metamorfosiak ondorengo kulturan

Europako kulturan Ovidioren lan honek eragin ikaragarria izan du historikoki, adibidez Quevedoren lanetan edo-eta Montaignerenetan ikus daitekeena. Oso aipatua izan zen Erdi Aroaz geroztik; eta oso zigortua ere bai, liburua sexu-bide gisa hartua izan baita.[2] Hala ere, metamorfosi hitza bera ez da hain erabilia izan, harik eta Franz Kafkak bere klasikorako aprobetxatu zuen.[3]

Musikan Benjamin Britten konposatzaile ingelesak erabili zuen Metamorfosien gai eta inspirazioa, oboe bakarlariarentzat idatzitako Ovidioren sei metamorfosi izenburuko musikalan batean. Honek, idazlaneko irudiak gogorarazten ditu.

Euskarazko bertsioak

Metamorfosien ipuin guztien euskarazko itzulpen osoa, Juan Kruz Igarabidek itzulia, Ereinek eman zuen argitara 2001ean.[4]

Lehenago Filomela eta Prokneren ipuina, Ovidiok bere bilduma honetan sartua, itzulia zuen Juan Mari Mendizabalek eta Ipuin ankerrak liburuan argitaratu zen (non Ovidioren lan honetaz gain, beste lau kontakizun egon ziren, Herodotorenak).

Bi kasuetan jatorrian latinezko hexametrotan idatzita zegoena hitz-laura pasatu zuten euskal itzultzaileek,. Igerabideren edizioaren kasuan, itzultzaileak hitzaurrean aitortzen duenez, “irakurle gazteak mundu klasikoan barneratzeko xedez, alderik narratiboenak hartu eta aldaera irakurterraz samar bat osatzen saiatu naiz (..) irakurlea literatura klasikora hurbiltzeko zubi bat eraikitzea da helburua”.[5]

Erreferentziak

  1. Bilbao Telletxea, Gidor.. (2002). Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380351..
  2. Juaristi, Felipe. (2001-09-29). «Metamorfosiak / Ovidio » Kulturaren oinarri» El Diario Vasco (Armiarma - Kritiken hemeroteka) (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  3. Gurrutxaga, Alex. (2016-05-29). «Metamorfosia / Franz Kafka » Gu, erlijiorik gabeko kakalardoak» Berria (Armiarma - Kritiken hemeroteka) (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  4. «euskarari ekarriak: Ovidio» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  5. Lopez Gaseni, Manu. (2002-04-12). «Metamorfosiak / Ovidio » Mitologia greko-erromatarra gazteen eskura» Deia (Armiarma - Kritiken hemeroteka) (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).

Bibliografia

  • Ovidio Nasón, Publio (2008) Metamorfosis. I-V Liburuak, Madril Gredos Argitaletxea

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Metamorfosiak
  • i
  • e
  • a
Jainko-jainkosak
ApoloBakoBona Dea • Diana • Dis PaterFaunoakHerkulesJano • Jeinu • Junon • Jupiter • Kastor eta PoluxKirinoKupidoLarakLiber • Marte • Merkurio • Minerva • Neptuno • Orko • Penate • Pluton • PriapoProserpina • Saturno • SilvanoSol • Venus • Vesta • Vulkano • Zeres
Jainko-jainkosa abstraktuak
Erroma • Fides • Fortuna • Garaipena • Konkordia • PietasSpesTellus
Kondairazko fundatzaileakTestuak
Virgilio (Eneida) • Ovidio (Metamorfosiak, Zorionekoak) • PropertiusApuleio (Urrezko astoa)
Ohiturak
Antzinako Erromako erlijioa • Jaiak • interpretatio graeca • Gurtza inperiala • Tenpluak
Ikus, gainera
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184742
  • Commonscat Multimedia: Metamorphoses (Ovid) / Q184742

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3433152140031011100007
  • BNE: XX2039012
  • BNF: 120083304 (data)
  • GND: 4123895-3
  • LCCN: n80033500
  • NLA: 35777233
  • SUDOC: 027338207
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q184742
  • Commonscat Multimedia: Metamorphoses (Ovid) / Q184742