Manu Chao
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Manu Chao | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1961eko ekainaren 21a (63 urte) |
Herrialdea | Frantzia Espainia |
Bizilekua | Bartzelona |
Familia | |
Aita | Ramón Chao |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa gaztelania frantsesa ingelesa galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, disko-ekoizlea, musikaria, gitarra-jotzailea eta kale-artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Chuck Berry, Camarón de la Isla, Bob Marley eta Georges Brassens |
Genero artistikoa | reggaea ska world musica Latinoamerikako musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Virgin Records |
manuchao.net | |
Manu Chao, benetako izenez Jose-Manuel Thomas Arthur Chao, batzuetan Oscar Tramor bezala, (Paris, 1961ko ekainaren 21a - ) musikari, sortzaile eta abeslaria da, euskaldun eta galiziar jatorrikoa.
Chaok hizkuntza askotan kantatzen du, baita kanta berean ere: frantsesez, arabieraz, gaztelaniaz, woloferaz, portugesez eta beste zenbaitetan. Haren musikak eragin asko ditu: rock, chanson frantziarra, saltsa, reggaea, ska eta raï argeliarra. Haren letrak maitasuna, gutxiengo sozialak, etorkinak eta normalean mezu ezkertiarrak lantzen ditu.
Beti egon da gizarte mugimenduei lotuta, Mexikoko zapatistekin, okupekin eta Euskal Herriarekin, esaterako. Negu Gorriak taldearekin, Mano Negraren garaian eta Fermin Muguruzarekin oraintsu arte birak egin ditu.
Biografia
Manu Chaoren ama Bilbokoa da (Euskal Herria); aita Ramón Chao kazetaria, Vilalba udalerrikoa, Lugokoa. Haren gurasoek Frantziara joan behar izan zuten Francoren diktadurapean.
Manu Chao Paris mendebaldeko Sèvres herrian hasi zen. Hamalau urterekin, Joint de Culasse lehen taldea sortu zuen, anaia Tonio del Borneo, eta lehengusu Santi Cassariegorekin. Gero sortu zituen Hot Pants eta Los Carayos: talde horiek oso ezagunak egin ziren Parisko inguruetan, musika alternatiboaren munduan. 1987an, anaia eta lehengusuarekin Mano Negra sortu zuen eta ospe handia lortu zuen "Mala vida" singlearekin. Mano Negrarekin 1987tik 1994ra bitartean aritu zen eta ondoren bakarlari moduan segitu zuen.
2004an Sibérie m'était contéee disko-liburua argitaratu zuen, frantsesez, Wozniak marrazkilari poloniarraren lanekin.
Sariak
- Goya sarien XX. ekitaldian kanta onenaren saria Me llaman calle kantarengatik Princesas (2005)
Diskografia
- 1998 - Clandestino
- 2001 - Próxima estación: Esperanza
- 2002 - Radio Bemba Sound System
- 2004 - Sibérie m'était contéee
- 2007 - La Radiolina
- 2009 - Baionarena
Birak
Ikus, gainera
Bibliografia
- Chao, Ramón. "Mano Negra en Colombia. Un tren de hielo y fuego", 2001 (título original: "Un train de glace et de feu")..
- Robecchi, Alessandro. "Manu Chao. Música y libertad" , 2000.
- Chao, Manu. "Sibérie m'était contéee", 2004.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manu Chao |
- Manu Chaoren Webgune ofiziala
- Manu Chao at Radiochango.com
- Manu Chao en AudioKat
- [1]
- Elkarrizketa Argia astekarian Manu Chaori
- Datuak: Q207898
- Multimedia: Manu Chao / Q207898