Mantua
- Artikulu hau Italiako hiriari buruzkoa da; lurreko geruza gaitzat duena beste hau da: «Mantu»
Mantua Mantova | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Lombardia | ||
Probintzia | Mantuako probintzia | ||
Izen ofiziala | Mantova | ||
Jatorrizko izena | Mantova | ||
Posta kodea | 46100 | ||
ISTAT kodea | 020030 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°09′23″N 10°47′28″E / 45.1564°N 10.7911°E / 45.1564; 10.7911 | ||
Azalera | 63,81 km² | ||
Altuera | 19 m | ||
Mugakideak | Bagnolo San Vito, Curtatone, Porto Mantovano, San Giorgio Bigarello (en) , Borgo Virgilio (en) eta Roncoferraro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 48.653 (2023ko urtarrilaren 1a) −756 (2018) | ||
Dentsitatea | 762 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0376 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Oradea, Pushkin (en) , Hyderabad, Casale Monferrato, Madison, Charleville-Mézières, Giulianova, Nevers, Brixen eta Weingarten | ||
Katastro kodea | E897 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | MN | ||
Hizkuntza ofiziala | italiera | ||
comune.mantova.gov.it |
Mantua[1] (italieraz: Mantova, ˈmantova ahoskatua; emilieraz eta latinez: Mantua) iparraldeko Italiako hiria da, Lombardia eskualdekoa, Mantuako probintziako hiriburua. Mincio ibaiaren ezkerraldean dago. 2015eko apirilean 48.677 biztanle zituen[2].
2008an Unescok Mantua eta Sabbioneta Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Mugakideak
Mantuak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Bagnolo San Vito
Curtatone
Porto Mantovano
San Giorgio Bigarello (en)
Borgo Virgilio (en)
Roncoferraro
Historia
Etruriarrek sortu zuten K.a. VI. mendearen bukaera aldean. Erromatarren kolonia izan zen ondoren. 1126an udalerri bilakatu zen. 1272an jaurerri egin zen, Bonacolsiarren agintaritzapean. Garrantzi handiko kultura eta merkataritzagunea izan zen XIV. mendetik XVII. mendea arte. Gian Francesco Gonzagaren garaian (XV. mendean) Lonbardiako printzerriko hiriburu eta Italiako errege-egoitza garrantzitsuenetako bat izan zen. 1866an Italiaren barruan geratu zen.
Eraikin garrantzitsuak
- Rotonda di San Lorenzo: Hiriko eliza zaharrena, erromanikoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/10/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q6247
- Multimedia: Mantua / Q6247