Madonna Dreyfus
Madonna Dreyfus Madonna della melagrana | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Lorenzo di Credi |
Sorrera-urtea | 1470(e)ko hamarkada |
Izenburua | Madonna and Child with a Pomegranate |
Mugimendua | Italian Renaissance (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 16,5 () × 13,4 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Washingtongo Arte Galeria Nazionala |
Bilduma | Washingtongo Arte Galeria Nazionala eta Samuel H. Kress Collection (en) |
Inbentarioa | 1952.5.65 |
Argumentu nagusia | Madonna and Child (en) |
Madonna Dreyfus, baita ere Mingranako Ama Birkina izenburuaz ezagutua, ohola gainean margotutako olioa da. Bere tamainua txikikoa da eta Italiako Pizkundekoa da. Washingtongo Arte Galeria Nazionalean erakusten da, Samuel H. Kress-ek, 1952an, museo honi arte-lana eman ondoren.[1] Margolanaren izena bere lehenengo jabearen izenetik dator, Parisen bizi zen Gustave Dreyfus.
Egile ezezaguna
Gaur egun egilearen izenaz espezialistak ez dira ados jartzen. Iritzi oso desberdinak eman dira, besteak beste, margolana Leonardo da Vincirena, Verrocchiorena edo Lorenzo di Credirena dela esan da. Kritikari gehienentzat Haurtxo Jesusen errepresentazioa ez da oso ona eta horrek bati edo besteari egoztea mugatzen du. Zenbait iritziren arabera Leonardoren gazte garaiko lana izan daiteke. Hori izan zen Wilhelm Suidaren iritzia, 1929an. Beste arte-historiadoreen ustez, esaterako Shearman eta Morelli, margolana Verrochiorena da.[2]
Deskribapena
Ama eta haurra etxe baten barruan daude baina leihoetatik kanpoko paisaia ikusten da. Paisaia, pizkundean ohikoa izaten zen moduan, oso ordenatua eta gizakiaren neurrira egina da. Ama begi itxita edo beheko aldera bedira ditu, eserita dago eta haren zangoen gainean haurra biluzik eta zutik dago. Emakumeak, oso gaztea, XV. mendeko arropak jazten ditu eta eskuan mingrana bat du, emankortasunaren sinboloa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Margolana museoaren webgune ofizialean.
- Datuak: Q1487435
- Multimedia: Madonna Dreyfus / Q1487435