Lysurus gardneri

Lysurus gardneri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPhallales
FamiliaPhallaceae
GeneroaLysurus
Espeziea Lysurus gardneri
Berk., 1846
BasionimoaLysurus gardneri

Lysurus gardneri Phallaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Colus gardneri, Desmaturus gardneri, Pharus gardneri.

Deskribapena

Karpoforoa: Hasieran esfera zuri baten formakoa da, geroago peridioaren urraduraz irekia, bolba eratuz bertatik oin zilindriko barnehuts bat ateratzen da, gorantz luzatzen dena eta 5 eta 8 beso terminal dituena, koroa forman, puntadunak, gainazala zeharkako zimurren bidez biziki zakartua, 2 eta 3 cm-ko luzerakoa. Oina zuria da, horixka goialdean, eta besoak laranja-arrosa kolorekoak dira. Besoetan dagoen gleba oliba antzeko-beltza da. Gizakiaren obratze usain bereizgarria eta oso nabarmena dario.[1]

Jangarritasuna

Ezin da jan bere usainagatik.

Nahasketa arriskua

Italian behin bakarrik aurkitutako onddo arraroa. Azken aldian beste aurkikuntza batzuen berri ere izan da.

Sasoia eta lekua

Larreetan edo landatutako lekuetan. Oso arraroa, Italian behin bakarrik behatu da Trentotik gertu.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kongoko Errepublika Demokratikoa, India, Himalaiako eremua, Malaysia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 645 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Lysurus gardneri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10571752
  • Datu taxonomikoak
  • GBIF: 5239499
  • Index Fungorum: 198732
  • MycoBank: 198732
  • Wd Datuak: Q10571752