Luo Xi (igerilari sinkronizatua)
Luo Xi (igerilari sinkronizatua) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wuhan, 1987ko abenduaren 15a (36 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilari sinkronizatua |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 54 kilogramo |
Altuera | 166 zentimetro |
Luo Xi, txineraz 罗 茜, (Wuhan, Hubei (Txina), 1987ko abenduaren 15a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.
Olinpiar Jokoak
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik (zilarrezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Gu Beibei, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Sun Qiuting, Wang Na, Zhang Xiaohuan eta Huang Xuechen-ek.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina bat eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2008 | Pekin Txina | 03 ! | Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[3] |
2012 | Londres Erresuma Batua | 02 ! | Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[4] |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q704999