Loiola kultur etxea
Loiola Kultur Etxea | |
---|---|
Musika parkean, Loiola Kultur Etxeko ekitaldi bat | |
Sortze data : | 1987 |
Lekua : | Aralar Mendia kalea, 17 Loiola Donostia, Gipuzkoa EH Loiola kultur etxea Loiola kultur etxea (Donostia erdigunea) |
Zuzendaria : | Jon Urbieta |
Webgunea : | Loiola Kultur Etxeko webgunea |
43°18′43.1″N 1°57′55.2″W / 43.311972°N 1.965333°W / 43.311972; -1.965333
Loiola Kultur Etxea Donostiako Loiola auzoan dagoen kultur etxea da. 1987an inauguratu zen eta garai bateko garbilekuetan dago, frontoiaren ondoan.
Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak egon ohi dira. Bestalde, bertan liburutegia ere badago.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Kanpo estekak
- Loiola Kultur Etxea (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q18641046
- Multimedia: Loiola Kultur Etxea / Q18641046