Letra lodi
Letra lodia edo, batzuetan, letra beltza (oso lodia denean) tipografian marra lodiagoa duen karaktere mota da (tamaina bereko ohiko karaktereekin konparatuta). Nagusiki testuaren zati bat nabarmentzeko erabiltzen da.[1]
Nola aplikatu
- Tipografía tradizionala
- Erabiltzen ari den letra motaren aldaera lodiago batez idazten da testua.
- Mekanografia
- Antzeko zerbait lortzeko atzera jotzen zen eta idatzitako letren gainean berriro idazten ziren letra berak. Erabat bat ez zetozenez, antzeko efektua lortzen zen.
- Testu-prozesadoreak
- Testua hautatu eta beltza aukeratu formatu menuan.
- HTML
- <b>...</b> etiketak erabiliz (zaharkitua) edo <strong>...</strong>.
- CSS
- «font-weight» ezaugarriari 400 baino gehiagoko balio bat emanez edo «bold».
- Wiki formatua
- Esapidearen hasiera-bukaeretan hiru kakotx (') jarriz. Adibidez: '''hitza''' → hitza.
Erreferentziak
- ↑ Plazaberri. (2024-02-12). «Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
Ikus, gainera
- Letra tipo erregular, erromatar edo letra-tipo roman.
- Letra azpimarratua.
- Letra etzan.
- Mendebaldeko tipografiaren historia
- Serif
- Sans-serif
- Letra-tipo gaelikoa
Kanpo estekak
- Datuak: Q16518198
- Multimedia: Boldface / Q16518198