Lasha Talakhadze
Lasha Talakhadze | |
---|---|
(2016) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sachkhere (en) , 1993ko urriaren 2a (30 urte) |
Herrialdea | Georgia |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 183 kilogramo |
Altuera | 1,97 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lasha Talakhadze, georgieraz ლაშა ტალახაძე, (Sachkhere, 1993ko urriaren 2a) pisu-jasotzaile georgiarra da. 2016, 2020 eta 2024ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen. 2015etik aurrera munduko zein Europako txapelketa guztiak irabazi ditu.
Biografia
2015ean Houstonen munduko txapelketan hartu zuen parte eta bigarren egin zuen, baina txapelduna izan zenak dopingaren kontrako kontrolean positibo eman eta Talakhadze urrezko dominaz jabetu zen.[1] Bere aurreneko munduko txapela zuen. 2016an Rio Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 105 kg-tako pisuan. Hurrengo munduko txapelketa guztietan urrezko domina eskuratu zuen, bai eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere. Hasierako txapelketak 105 kg-tik goragoko proban irabazi zituen. 2018an Nazioarteko Halterofilia Elkarteak kategoriak berrantolatu zituen eta hurrengo dominak 109 kg-tik goragokoetan lortu ditu.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2020an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >105 kilo kategorian, bi jasoalditan 473 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >109 kilo kategorian, bi jasoalditan 488 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen berriro; Ali Davoudi irandarraren (urrezko domina) eta Man Asaad siriarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[2][3][4]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapeldun olinpikoa.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 01 ! | Halterofilia >105 kilo, gizonezkoa. 473 kg ME totala[5] |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | Halterofilia >109 kilo, gizonezkoa. 488 kg ME totala[6] |
2024 | Paris Frantzia | 01 ! | Halterofilia >102 kilo, gizonezkoa |
Nazioarteko gainerako palmaresa
Munduko txapelketak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Houston ( Estatu Batuak) | 01 ! | 105+ kg |
2017 | Anaheim ( Estatu Batuak) | 01 ! | 105+ kg |
2018 | Ashgabat ( Turkmenistan) | 01 ! | 109+ kg |
2019 | Pattaya ( Thailandia) | 01 ! | 109+ kg |
2021 | Taxkent ( Uzbekistan) | 01 ! | 109+ kg |
2022 | Bogota ( Kolonbia) | 01 ! | 109+ kg |
2023 | Riad ( Saudi Arabia) | 01 ! | 109+ kg |
Europako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Førde ( Norvegia) | 01 ! | 105+ kg |
2017 | Split (Txantiloi:Herrialde info kroazia) | 01 ! | 105+ kg |
2018 | Bukarest ( Errumania) | 01 ! | 105+ kg |
2019 | Batumi ( Georgia) | 01 ! | 109+ kg |
2021 | Mosku ( Errusia) | 01 ! | 109+ kg |
2022 | Mosku ( Errusia) | 01 ! | 109+ kg |
2023 | Erevan ( Armenia) | 01 ! | 109+ kg |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Rogovitskiy, Dmitriy. (2016-05-17). «Russian weight lifter Lovchev banned for 4 years for doping» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ «Lasha TALAKHADZE» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ «Lasha Talakhadze» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Lasha Talakhadze» olympics.com (Gaztelaniaz)
- ↑ Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q3218304
- Multimedia: Lasha Talakhadze / Q3218304