Las Cañas aintzira
Las Cañas edo Salobre urtegia Nafarroako garrantzi handiko hezegunea da.
Las Cañas aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | aintzira, natura erreserba eta Sakonune endorreiko |
Azalera | 110 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°29′03″N 2°24′01″W / 42.484065°N 2.400294°W / 42.484065; -2.400294 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Viana |
Las Cañasko urmaela Nafarroako Viana herrian dago ia Errioxako mugan. 101 hektarea ditu.
Deskribapena
Aintzira honek jatorri endorreikoa zuen hasiera batean, hau da, bere urak bertan gelditzen ziren inora hustu gabe. Gizakiaren esku hartzea, ordea, urtegi antolamendu eman dio: dike baten eraikierarekin drainatze sistema bat sortuz eta, modu horretaz, uraren maila kontrolatuz. Urmaela ez da oso handia, 100 hektarea baino zerbait gehixeago du, baina hegaztientzat garrantzi estrategikoa du Mendebaldeko Pirinioak mendizerraren migrazio sarreran baitago. Sakonera aldetik hiruzpalau metrokoa izan daiteke toki askotan. Dena dela, ur kantitatea oso aldakorra da urtean zehar. Ubide artifizial bati esker ura urtegiari Kantabria mendilerroatik ailegatzen zaio. Urtegitik oso gertu El Bordon izeneko hegazti-behatokia dago. Baita ere inguruan baseliza bat topatuko dugu, Las Cuevas, Done Jakue bidean bertan kokatuta.
Historia
XVI.mendean putzu baten berri dago, El Salobreko putzua alegia. Mende horretan urtegi bat eraiki zen; horrela dago jasota 1562ko dokumentu batean. 1888an urtegia handitu egin zen eta 1944an, ondoan, besta bat eraiki zen.
Babespena
- 1987an: Nafarroako Gobernuak Natura Erreserba izendatu zuen.
- 1990an: Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua.
- 1996an: Ramsar hitzarmeneko barruan izendatua izan zen.
- Natura 2000 sarean dago.
Botanika
Botanika aldetik hiru motatako begetazioa aurkituko ditugu:
- Milazka begetazioa, urtegiaren ertzetan.
- Lezkadiak uraren ertzetan.
- Las Cañas inguruko erreketan, Longar eta Perizuelas, Mediterraneo erribera basoak.
Zoologia
Hegaztiak
- Txori zezen arrunt
- Arrano arrantzalea
- Amiamoko beltza
- Hegazti lamikolak
- Hegazti larolimikolak
Arazoak
- Gizakiaren presentzia hurbila: Logroño hiria oso hurbil dago eta baita ere Arabako Oion herria. Urtegitik gertu urbanizazioak, lantegiak eta errepideak ikus daitezke.
- Uraren erabilera eta, ondorioz, horren eskasia.
- Isileko ehiza.
- Pestizidak.
Bibliografia
- Fernando Pedro Perez: Las Cañas urtegia. Erreserba naturala. Bilbo: ADEVE, 2005, 138 or. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/adeve/51canas.pdf[Betiko hautsitako esteka].
Kanpo estekak
- Nafarroako Gobernuaren Informazioa.
- Datuak: Q12261961
Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
---|---|---|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Araotz • Arriaran • Arritzulegi (Mendaur) • Arrokes • Artaxoa • Artikutza • Barañain • Barrendiola • Domiko • Elo • Endara • Esa • Eugi • Ezkoritz • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza • Lor • Mairaga • Marion • Maroño • Muriskot • Oleta • Ordunte • Pitillas • Mendillorri • Salburua • Sarriguren • Senpere • Sobron • Urdalur • Uribarri Ganboa • Urkulu • Urrunaga • Urtatza • Xiberta • Xoldokogaina |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |