Kumuleno
Kumulenoek hidrokarburo-familia bat osatzen dute non hiru edo gehiago lotura bikoitz dauden bata bestearen segidan. Guztietan sinpleena butatrienoa da: CH2=C=C=CH2[1].
Konposatu zurrunak dira. Hori dela medio, nanoteknologia molekularrerako erakargarriak dira. Kanpo-espazioan detektatu izan dira hidrogenoa urria den erregioetan.
Ikus, gainera
- Aleno
- Dieno
Erreferentziak
- ↑ Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - cumulenes (C01440)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
Kanpo estekak
- Datuak: Q419411
- Multimedia: Cumulenes / Q419411