Kros
- Artikulu hau landan zehar egiten den oinezkoen lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».
Krosa[1][2] —batzuetan, ingelesezko cross-country izenez deitua[1]— atletismoko modalitate bat da, XIX. mendean Ingalaterran sortua. Landa inguruneko zirkuitu edo ibilbideetako lasterketetan oinez lasterka egitean datza, funtsean hiri edo herrigunetatik kanpo, larre, baso, erreka eta muinoetan barna.
Ez da olinpiarra eta ohiko espezialitateetatik kanpo geratu da, nahiz eta urte-sasoi jakin batzuetan arrakasta handia lortu, Munduko Txapelketa eta guzti.[1]
Txapelketa nagusiak
- Munduko Kros Txapelketa
- Europako Kros Txapelketa
Euskal Herriko nazioarteko krosak
- Donostiako Nazioarteko Krosa (Lasarte-Oria, Gipuzkoa)
- Zornotzako Nazioarteko Krosa (Zornotza, Bizkaia)
- Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar, Gipuzkoa)
- Laudioko Nazioarteko Krosa (Laudio, Araba)
- Erregetako Nazioarteko Krosa (Donostia, Gipuzkoa)
Erreferentziak
- ↑ a b c Euskalterm Hiztegi terminologikoa.
- ↑ «Kros», Euskaltzaindiaren Hiztegia
Kanpo estekak
- Datuak: Q500050
- Multimedia: Cross country running / Q500050