Kroaziako armarria

Kroaziako armarria

Kroaziako armarria 1990ko abenduaren 21ean onartu zuen Kroaziako Historia Sailak, Nikša Stančić buru zuela, Zagrebko Unibertsitatean.

Deskribapena

Oinarrian Kroaziako armarri historikoa du, dagoeneko XIX mendean erabiltzen zena. Xake taularen itxurako 25 karratu ditu, zuriak eta gorriak tartekatzen direlarik.

Koroan bost armarri daude, Kroaziako lurralde historikoak izan diren bost erreinuen ezaugarriak dituztenak. Ezkerretik hasita:

  • Lehenengoa Zagreb eta Kroazia erdialdeari dagokio: Oinarri urdinean izar hori bat eta ilgora horizontala ageri dira.
  • Bigarrena Ragusako Errepublikaren armarria da, marra urdin eta gorriek osatzen dutena.
  • Hirugarrenean Dalmaziako armarria ageri da, oinarri urdinean urrezko hiru lehoinabar dituena.
  • Laugarrenean Istriako ahuntza ikusten da.
  • Bosgarrena Eslavoniaren armarria da. Bertan sei puntako izarra eta lepahori beltza daude.

Armarri historikoak

  • Habsburgotarren menpeko Kroaziaren armarria (1868)
    Habsburgotarren menpeko Kroaziaren armarria (1868)
  • Habsburgotarren menpeko Kroaziaren armarria (1868-1918)
    Habsburgotarren menpeko Kroaziaren armarria (1868-1918)
  • Kroaziako Banerria, Yugoslaviaren barnean (1939-1941)
    Kroaziako Banerria, Yugoslaviaren barnean (1939-1941)
  • Kroaziako Estatu Askeko armarria (1941-1945)
    Kroaziako Estatu Askeko armarria (1941-1945)
  • Kroaziako Errepublika Sozialista, Yugoslaviaren barnean (1943-1991)
    Kroaziako Errepublika Sozialista, Yugoslaviaren barnean (1943-1991)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184252
  • Commonscat Multimedia: Coats of arms of Croatia / Q184252

  • Wd Datuak: Q184252
  • Commonscat Multimedia: Coats of arms of Croatia / Q184252