Klimene

Klimene
Ezaugarriak

Klimene edo Klimena, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Κλυμενη Klymenê, "ospea") bi ozeanideren izena zen, eta, beraz, Ozeano eta Tetisen alabak.

Lehena, Merope Etiopiako erregearen emaztea izan zen, norekin Pandareo izan zuen. Klimene, Helios eguzki jainkoak seduzitu zuen, honekin, Faeton eta Heliadeen ama izan zelarik, egileren batzuk, hauen ama, Rodo ninfa izan zela uste duten arren. Beste bertsio batek, Klimene, Heliosen emazte legitimotzat hartzen du, Meroperen istorioa alde batera utziz.

Klimene izeneko bigarren pertsonaia bat, Japeto titanarekin ezkondu zen, eta, honekin, Atlas, Prometeo, Epimeteo eta Menezio izan zituen, bigarren titan belaunaldikoak bezala hartzen direnak.

Egileren batzuk, Apolodoro Atenaskoak eta Likofronek kasu, Asia izena ematen diote, beharbada, aurretik deskribatutako Klimenerekin ez nahasteko. Herodotok, Asia kontinenteak, izena, ninfa honengandik jasotzen duela dio, Prometeoren emaztetzat hartzen duen arren, eta ez bere ama.

Pertsonaia mitologiko hauengatik hartzen du izena (104) Klimena asteroideak.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

  • Prometeorekin, Deukalionen ama izan zena. Baliteke hasieran deskribatu diren bietako bat izatea (greziar mitologiako jainkorik antzinenekoen artean, aita-seme harremanak noiz behinka gertatzen ziren).
  • Orkomenoko printzesa bat, Minias eta Eurianasaren alaba eta Estzeneo edo Iasoren emaztea, norekin Atalanta izan zuen, baita Filakorena ere, norekin Ifiklo eta Altzimedaren ama izan zen.
  • Minosen biloba bat bere aita Katreorengandik. Naupliorekin, Palamedes, Eax eta Nausimedonteren ama izan zen.
  • Aresekin, Diomedesen ama.
  • Nereo eta Dorisen alaba bat. Zeusekin, Mnemosine izan zuen.
  • Troiako Helenaren laguna, nor Troiaraino jarraitu zuen hau Parisek bahitu zuenean.
  • Amazona bat
  • Pausaniasen arabera, Klimene, Homeroren amaren izena zen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29634043
  • Wd Datuak: Q29634043