Kantika
Kantika eliz kanta mota monofonikoa da, gehienetan Ama Birjinaren ohorez idatzia. Erdi Aroko lirika galaikoportugesaren genero tipikoa da. Alfontso X.arenak dira ezagunenak. Galegoz daude idatziak. Literaturan, kantika antzinako olerki-mota da, Portugal eta Galiziakoa batez ere, kanturako egina. Hiru kantika-genero bereizten dira: amodiozkoak, adiskidearen hitz minezkoak eta isekazkoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2281713